Descárgate la app
Osasun baliabideak
Osasun Mentaleko Sareko osasun-baliabideak
Osasun Mentaleko Sareko osasun-baliabideak
Nafarroan, osasun mentalaren esparruko osasun erantzuna Nafarroako Osasun Mentalaren Sarearen erantzukizuna da. Sare hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren mendeko zerbitzu batzuek osatzen dute.
Asistentziari dagokionez, sarea bi mailatan egituratzen da: lehenengo maila bat Osasun Mentaleko zentroek osatzen dute, profesional anitzeko eta diziplinarteko taldeez osatuak. Haiek dira osasun mentalaren arloko osasun-laguntzaren koordinazioaren eta integrazioaren arduradunak.
Bigarren maila Osasun Mentaleko gainerako baliabideek osatzen dute. Baliabide horiek laguntza-sare espezializatu bat eskaintzen dute adin-tarteen edo patologien arabera, ospitaleratze-modalitate desberdinen bidez.
-
Osasun Mentaleko zentroak keyboard_arrow_down
-
Lehen Episodio Psikotikoetako Esku-hartze Goiztiarreko Programa keyboard_arrow_down
-
Suizidio-saioen telefono bidezko jarraipen-programa keyboard_arrow_down
Osasun Mentaleko zentroak, jarduera anbulatoriokoak, komunitate-eremuan osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei arreta emateko oinarrizko bitartekoak dira. Diziplina anitzeko taldeek osatzen dituzte, eta Komunitatean osasun mentaleko arretaren ardatz dira, gainerako laguntza-tresnekin koordinatuta. Zerbitzu horretan sartzen da, halaber, mendekotasuna sortzen duten nahasmenduei arreta ematea.
Helduei arreta emateko 10 zentro eta haur eta gazteei arreta emateko zentro bat daude: Antsoainen, Burlatan, Lizarran, Iruñean (4 zentro Buztintxurin, Lezkairun,Alde Zaharra, Zabalgunean, Ermitagañan eta Donibanen), Sarrigurenen (haur eta gazteentzako zentroa), Tafallan eta Tuteran.
Familiako medikuak bideratu behar du Osasun Mentaleko zentrora lehen bisita egiteko, eta hurrengo bisitak Osasun Mentaleko zentrotik bertatik programatzen dira.
Modu integratuan eta koordinatuan jarduten da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren sare sanitario eta soziosanitarioko gainerako baliabideekin. Asistentzia-funtzio nagusiaz gain, irakaskuntza- eta ikerketa-izaerako beste eginkizun batzuk garatzen ditu.
Lehen Episodio Psikotikoetako Esku-hartze Goiztiarreko Programa 2016an sortu zen, lehen psikosi-gertakaria zuten pertsonei arreta goiztiarra, intentsiboa eta diziplina anitzekoa emateko.
Helburua gaixotasunaren lehen bi urteetan goiz esku hartzea da, ahalik eta erremisio sintomatiko handiena lortzeko eta pazienteei eta familiei gaixotasuna eta gaixoberritzeak ezagutzen eta maneiatzen, pazienteen bizi-kalitatea hobetzen eta haien helburuak, lan-gaitasuna eta proiektu pertsonalak mantentzen laguntzeko.
Programak erantzun azkarra eta eskuragarria eskaintzen die sintoma psikotikoak pairatzen ari diren pertsonei eta haien familiei. Gainera, desoreka-uneetan esku-hartze azkarra eta intentsiboa eskaintzeko aukera du, eta horrek ospitaleratzeko aukera murrizten du. Programan artatutako pazienteen % 8k soilik behar izan dute ospitaleratzea, eta % 93k ez dute arretarik behar izan Nafarroako Ospitaleguneko larrialdi-zerbitzuetan; hori aurrerapen nabarmentzat jotzen da pertsona horiek behar izaten duten arreta-indizearekin alderatuta.
Nahasmendu psikotikoek biztanleriaren % 3ri eragiten diote, eta sintoma batzuk dituzte, hala nola errealitatetik urrun dauden pertzepzioak edo sinesmenak, jokabide edo pentsamendu desantolatuak edo asaldatuak, apatia handia, gizarte-isolamendua, jarduerak bertan behera uztea, eta abar. Sintoma horiek denboran mantentzen dira eta pertsonen bizitza nabarmen oztopatzen dute.
Batez ere nerabezaroan edo gaztaroan agertzen dira, baina bizitzako edozein etapatan ager daitezke. Agertzeak nolabaiteko zaurgarritasunarekin du zerikusia, bai eta sintomak agertzea eta mantentzea errazten duten faktore pertsonal eta ingurumenekoekin ere (estresa, drogen kontsumoa, etab.). Psikosiaren bilakaera aldakorra da: gertaera isolatua izan daiteke, errepikatzen ez dena, edo berriz gaixotzea eta bizitza pertsonala pixkanaka hondatzea gerta daiteke. Eboluzio hori honako hauen araberakoa da: pertsona gai izatea aipatutako nahasmendua iraunarazten duten faktoreak (estresa, kontsumoak, etab.) kontrolatzeko, tratamendu egokia jasotzeko eta tratamendu hori ahalik eta lasterren ezartzeko, eta horregatik da garrantzitsua programa.
2017ko azaroan, halaber, programa hau jarri zen abian. Beraren bidez, Larrialdietako Zerbitzura edo beste edozein baliabidetara suizidio-saio baten ondorioz jotzen duten pazienteei telefono bidezko jarraipena egiten zaie, suizidioaren ondoriozko heriotzak murrizteko, suizidio-saioetan esku hartzeko eta arrisku-kasuen detekzioa hobetzeko.
Horiei, batez beste, urtean sei telefono-dei egiteko programa egituratu bat aplikatzen zaie. Osasun Mentaleko erizain espezialista bat arduratzen da deiak egiteaz.
Proiektuaren balioa da jarraitua izatea urtebetean zehar. Bera ezartzeak suizidio-saioak eta horren ondoriozko heriotzak gutxitzea eragiten du.
-
Eguneko ospitaleak keyboard_arrow_down
-
Opiazeoekin mantentzeko programa keyboard_arrow_down
-
Komunitate terapeutikoak keyboard_arrow_down
Denbora partzialeko ospitaleratze-baliabide sanitarioak dira, nahasmendu mental akutua edo azpiakutua duten pertsonak artatzera bideratuak. Esku-hartze terapeutiko intentsiboak ahalbidetzen ditu, denbora-tarte mugatu batean, pertsona bere gizarte- eta familia- ingurunean mantenduta.
Ospitaleratze psikiatriko laburreko unitateetan sartzearen ordezko aukera bat da (edo osagarri bat). Eta, aldi berean, tarteko baliabidea da unitate horien eta osasun mentaleko zentroen artean.
Artatzen dituzten biztanleen adinaren arabera, helduak (17 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago dituztenak) artatzeko 50 plaza daude, horietatik 10 Tuteran. Halaber, haur eta gazteen eguneko ospitale bat dago, 17 urtetik beherako biztanleei arreta emateko.
2015az geroztik, eguneko ospitaleak elikadura-nahasmenduak dituzten pertsonentzako arreta-programa jasotzen du.
Tratatzen duten patologiari erreparatuta, hiru zentro monografiko daude: Adikzio-nahasmenduetarako Eguneko Ospitalea, Eguneko Ospitale Psikogeriatrikoa eta Haur eta Gazteen Eguneko Ospitalea.
Adikzio-nahasmenduen Eguneko Ospitalea tratamendu espezializaturako baliabidea da, ospitaleratze partzialeko erregimenean, adikzioak eta patologia duala dituzten pertsonak artatzeko,, hau da, adikzio-nahasmendua eta nahasmendu psikiatrikoa dituzten pertsonak.
Baliabide horrek pazienteei gizarteratzeko aukera ematen die, garapen psikosozial hobea ahalbidetuz, beren gizarte- eta familia-ingurunetik ahalik eta hurbilen.
Zerbitzu horrek espetxean ere arreta ematen die adikzio-arazoak dituzten pertsonei.
Bestalde, Eguneko Ospitale Psikogeriatrikoak 65 urtetik gorako pertsonak artatzen ditu. 80 pazienterentzako tokiak dituen narriadura kognitiboko unitate bat barne hartzen du.
Haurren eta Gazteen Eguneko Ospitaleak arreta eskaintzen die nahasmendu psikopatologiko ez-larriak dituzten 16 urte arteko haur eta nerabeei. Ospitale horrek laguntza ematen die Eskubide Sozialetako Departamentuaren mendeko zentroei eta ikastetxeei ere. Nafarroako Osasun Zerbitzuak haur eta gazteen laguntza-eskariaren goranzko joera antzeman du. 2000. urtetik ia bikoiztu egin da, eskaera osoaren % 7tik % 13,5era pasatuz. Diagnostikorik ohikoenak jokabide-nahasmenduak (% 24) eta antsietate-nahasmenduak (% 7,9) dira. Lagundutako prebalentzia haur eta gazte guztien % 4 da.
Agonista opiazeoen (metadona) mantentze-programan, Osasun Mentaleko 10 zentroez gain, espetxeak, Oinarrizko Osasun Laguntzako hainbat baliabidek, Adikzio-nahasmenduetarako Eguneko Ospitaleak, Ibarre-Multzoa, Antox eta Gizakia Helburu komunitate terapeutikoek eta programa horretarako egiaztatutako 71 farmaziak hartzen dute parte.
Desintoxikazioan egiten den esku-hartze ororen helburua abstinentzia eragiten duen sintomatologia ezabatzea da, bai eta mendekotasuna gainditzeko prozesua hastea ahalbidetuko duen egoera fisikoa berrezartzea ere, hurrengo urratsa izan behar duena.
Horregatik, egonkortze-dosia mantendu egiten da tratamenduaren lehen 2-3 egunetan, eta, ondoren, eguneroko dosia pixkanaka murrizten hasten da. Behar izanez gero, farmako lagungarriak erabiltzen dira desintoxikazio-tratamendua osatzeko, abstinentzia-sindromearen sintomak kontrolatzeko, hala nola antisikotikoak, antsiolitikoak, antidepresiboak edo antikolinergikoak.
Adikzio-nahasmendua duten pertsonentzako arreta osatzen da Komunitate terapeutikoekin. Osasun Mentaleko Sareko zentroak dira, substantziekin arazoak dituzten pertsonak tratatzeko, egonaldi ertain-luzeko egoitza-erregimenean edo eguneko programetan.
Arreta ematen diete adikzio-nahasmendua duten adinez nagusiei, euren egoera pertsonal edo sozialaren ondorioz, euskarri materiala, hezkuntzakoa eta osasunekoa behar dutenei, euren gizarteratzea eta adikzioaren autokontrola ahalbidetzeko.
Zerbitzu hori ematen duten komunitate terapeutikoak hauek dira: Larraingoa Komunitate Terapeutikoa, Egiarte Komunitate Terapeutikoa eta Gizakia Helburu Fundazioaren Komunitate Terapeutikoa.
-
Egonaldi laburreko ospitale-baliabideak keyboard_arrow_down
-
Egonaldi ertaineko ospitale-baliabideak keyboard_arrow_down
-
Egonaldi luzeko ospitale-baliabideak keyboard_arrow_down
- Ospitaleratze osoa (R1): astelehenetik igandera; Tratamendu Jarraituko Unitatea Birgaitze Unitatearen beste programa baten gisa integratzean du jatorria. 16 ohe ditu.
- Asteko ospitaleratzea, astelehenetik ostiralera, 12 oherekin.
- Eguneko ospitaleratzea (R2)
Birgaitze Unitate hau San Frantzisko Xabierkoaren zentroan dago.
Ospitaleratze-eremuan hainbat zerbitzu daude nahasmendu mentala duten pertsonen beharrak asetzeko. Egonaldiaren batez besteko iraupenaren eta egonaldi bakoitzean planteatzen diren helburuen arabera bereizten dira, batez ere, erabiltzaileen egoera klinikoaren arabera.
Egonaldi laburreko ospitale-baliabideetarako ospitaleratze psikiatriko laburreko hiru unitate daude: bi Iruñean, Nafarroako Ospitalegunean (helduak, eta haur eta gazteak) eta beste bat Tuterako Reina Sofía Ospitalean.
Egonaldi Ertaineko Unitatea buru-nahasmendu larria duten 17 urtetik gorako pazienteak artatzera bideratutako osasun-baliabide bat da. Paziente horiek ospitaleratze psikiatriko laburreko unitateetatik datoz, eta, batez ere, ospitaleratze luzeagoak behar dituzte baliabide horietan, egonkortzea eta berreskuratzea lortzeko. Pazienteen errehabilitazio funtzional eta soziala lortu nahi da, hobekuntza sintomatikoarekin batera.
Arreta eguneko 24 orduetan egiten da ospitaleratze-erregimenean, 3 hilabetetik beherako iraupena duten programekin. Birgaitze Unitate hau San Frantzisko Xabierkoaren zentroan dago.
Egonaldi Luzeko Unitatea 2018ko ekainean jarri zen martxan, eta asistentzia-tresna espezializatua da, ospitale-izaerakoa, abordatze intentsiboa behar denean, klinikoa zein errehabilitatzailea, eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan. San Francisco Javier zentroan eskaintzen da, ospitaleratze-eremuan, eta 28 plaza ditu. Nafarroa osoari ematen dio zerbitzua.
Helburua erresistentzia psikopatologikoak tratatzea da, beste laguntza-baliabide batzuetan –batez ere Egonaldi Ertaineko Unitatean– hasitako ekintza terapeutikoak areagotuz eta osatuz; gaixotasunaren kronifikazioa eta egoitza-plazetan instituzionalizatzeko arriskua saihestea, eta pazientearen autonomia hobetuko duten trebetasun pertsonalak eta sozialak eskuratzea sustatzea.
Errehabilitazio Unitatea. Sektorez gaindiko osasun-baliabide bat da, eta diziplina anitzeko arreta espezializatua, gaixoberritzeak prebenitzea eta buru-nahaste larria duten pertsonen ahalik eta autonomia- eta integrazio-maila handiena sustatzea du helburu, errehabilitazio psikosozialeko programa integral, espezifiko eta banakakoen bidez.
28 ohe ditu Iruñeko San Francisco Javier Zentroan ospitaleratze programetarako eta 32 eguneko programarako.
Errehabilitazio Unitatea hiru programaren inguruan egituratzen da: