Pobrezia edo gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako beste eskubide batzuk

Argindarraren bonu soziala


Argindarraren bonu soziala argindarraren fakturaren deskontu bat da.

  • % 25ekoa, ezarritako baldintzak betetzen dituzten kontsumitzaile kalteberentzat.
  • % 40koa, ezarritako baldintzak betetzen dituzten kontsumitzaile kaltebera larrientzat.
  • Gainera, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dagoen kontsumitzailea bada, autonomia-erkidegoetako edo tokiko gizarte-zerbitzuek fakturaren % 50 ordaintzen dutelako gutxienez, ez zaio aurre egin beharko argindarraren fakturari, eta, ordainketari aurre egiteko aldi baterako ezintasuna izanez gero, ezin izanen dute hornidura elektrikoa eten.
  • COVID-19a: onuradun berriak. Kontsumitzaile kalteberatzat hartuko dira eta faktura elektrikoan % 25eko deskontua egiten ahalko dute honako hauek:
    • COVID-19aren ondorioz jarduera utzi duten eta ezarritako baldintzak betetzen dituzten langile autonomoak.
    • COVID-19aren ondorioz aurreko seihilekoarekin alderatuta fakturazioa % 75 murriztu duten eta ezarritako baldintzak betetzen dituzten langile autonomoak.

Informazio gehiago (baldintzak, nola eskatu, etab.)


Ur-hornidurako tarifa soziala

 

•    Bermatutako errentaren onuraduna, bizitzeko gutxieneko errentaren edo erretiroko pentsio ez-kontributiboengatiko kenkariaren zenbatekoaren aurrerakinaren onuraduna.
•    Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioaren nazioarteko babeseko eta arreta humanitarioko programen eskatzailea edo onuraduna dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
•    Ukrainako gatazkak eragindako pertsonak, Espainian aterpea aurki dezaketenak.

Betebeharrei, eskatzeko moduari eta abarri buruzko informazio gehiago: I. eranskina, Tarifak, 9. puntua. Kalteberatasun ekonomikoaren egoeran dauden erabiltzaileendako kuota berezia.
 

 

Eskualdeko hiri garraioa
 

Iruñerriko Mankomunitateak eskualdeko hiri-garraioko txartel bat du, une bakoitzean indarrean dagoen legeriak ezarritako errenta bermatua jasotzeko eskubidea ematen duten zenbatekoak baino baliabide ekonomiko txikiagoak dituzten familia-unitateetako kideentzat. Pertsona horiek F tarifa berezirako txartel pertsonalizatua jasotzeko eskubidea dute. Tarifa horren prezioa 2020. urterako 0,17 euro da.

Informazio gehiago