Descárgate la app
Residencias para mayores de titularidad pública
Lizarra - Santo Domingo egoitza
Nafarroako Gobernuaren jabetzako eta kudeaketako egoitza-arreta iraunkorreko zentro geriatrikoa da, eta garapen pertsonala bilatzen du, esku hartzeko plan orokor batean integratutako lanbide arteko arreta soziosanitarioaren bidez. Plan horretan mendekotasun graduren bat duten adinekoak bizi dira, aldi baterako edo iraunkorki.
Harremanetarako:
Helbidea: Elgacena kalea 1, 31200 Lizarra
Telefonoa: 948 55 23 11
Helbide elektronikoa: rsdom@navarra.es
Gehieneko edukiera: 80 plaza.
Mota: mistoa. Mendekotasuna duten pertsonak nahiz mendekotasunik ez dutenak edo oraindik mendekotasunaren balorazioa ez dutenak artatzen dira.
Prestazioak: ostatua, mantenua, garbitegi zerbitzua (arropa konpontzea), erizaintza / botika-gela propioa, osasun zerbitzu propioa, OLT/EUD zerbitzu propioa, fisioterapia zerbitzu propioa, gizarte departamentua, terapia okupazionala, laguntza teknikoak, dieta pertsonalizatua, kanpoko akonpainamendu zerbitzua, erlijio-arreta, kanpoko ile-apainketa zerbitzua, garraio zerbitzua propioa (ibilgailu egokitua), egunkari eta aldizkariak, txangoak, jaiak eta dantzaldiak.
Instalazioak: gimnasioa, ile-apaindegia, botika-gela, mediku-kontsulta, bainugela geriatrikoak, sukalde propioa, kapera, bi igogailu, ohatila-jasogailu bat, erabilera anitzeko gela, bisita-gela, klaustroa/barne-lorategia, egongela, telebista-gela, harrera-gela, liburutegia, kafetegia, irakurketa-gela, beilatokia, aparkaleku propioa.
Logelaren ezaugarriak: banakoa berokuntzarekin, konketa, bainugela partekatua eta/edo banakoa, dei-txirrina, telefonoa, komuneko txirrina, ohe artikulatua, telebista-antenaren hargunea.
Oharrak: plazetako 72 banako logelan daude eta 38 gela bikoitzean. Bi plaza gordetzen dira larrialdi sozialen eta tratu txarren kasuetarako. Aldi baterako egonaldia egiteko aukera.
Iruña - El Vergel egoitza
Iruñeko El Vergel adinekoentzako egoitza 1972an sortu zuen Laneko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak.
Adinekoentzako egoitza-arretarako zerbitzua da. 60 plaza ditu mendekotasun-mailaren bat duten pertsonentzat, eta 101 plaza mendekotasunik gabeko adinekoentzat, baldin eta familia-gatazka larrian badaude edo familia-euskarri egokirik ez badute.
Badu eguneko zentroko zerbitzua, 15 plazakoa, eta eguneko arreta eskaintzen du oinarrizko premia pertsonalak, terapeutikoak, errehabilitaziokoak eta soziokulturalak asetzeko, ohiko ingurunean jarraitzea erraztuz eta zaintzaileei lagunduz.
Titulartasun publikoa du, Nafarroako Gobernuaren zentro berekia baita.
Espazioa El Vergel Erretiratuen Klubarekin partekatzen du; zentro horrek mendekotasunaren prebentzioa eta bertara joaten diren adinekoen zahartze aktiboa sustatzen ditu. Klubak jarduerak egiten ditu El Vergel egoitzarekin koordinatuta, eta bertan bizi diren pertsona guztiak klubeko bazkide bihurtzen dira, bertako jardueretan parte hartu eta zerbitzuez gozatu ahal izateko.
Harremanetarako::
Helbidea: Vergel kalea 4, 31014 Iruña
Telefonoa: 948 227 703 | Faxa: 948 227 702
Helbide elektronikoa: rvergel@cfnavarra.es
Edukiera: 161 plaza
Prestazioak: ostatua eta mantenua, laguntza eta gainbegiratzea eguneroko bizitzako jardueretan, laguntza-zainketak, gizarte-arreta, arreta medikoa, erizaintzako arreta, terapia okupazionala, fisioterapia, gizarte-trebetasunak eta komunitatean integratzea, aisialdiko eta denbora libreko jarduerak, familiei laguntzea eta beste zerbitzu batzuk, hala nola erlijio-zerbitzuak, podologia, ile-apaindegia eta kafetegia.
Instalazioak: gimnasioa, ile-apaindegia, botikina, kontsulta medikoa, bainugela geriatrikoak, sukaldea, kapera, egongelak, telebista-gelak, harrera, liburutegia, kafetegia, irakurketa-gelak, Interneteko postuak, aparkaleku propioa eta lorategiak.
Logelaren ezaugarriak: banakoa berokuntzarekin, banako bainugela, dei-txirrina, ohe artikulatua, telebista-antenaren hargunea.
Oharrak: 129 plaza banako logeletan daude eta 32 plaza logela bikoitzetan.
Iruña - San Francisco Xabierkoaren egoitza
Iruñeko San Frantzisko Xabierkoaren zentroa Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren menpeko zentro publikoa da, eta honako hauek ditu xede: dementzia eta gaixotasun mentalen bat duten pertsonak, familian eta gizartean laguntza nahikorik ez dutenak, edo etxean egotearekin bateraezina den narriadura dutenak, etengabeko arreta eta zaintza behar dutenak, edo mantentze-lanak eta errehabilitazioa, mendekotasun-egoera larriagotu ez dadin.
Harremanetarako:
Helbidea: Atarrabiako etorbidea 53, 31015 Iruña.
Telefonoa: 848 42 27 00
Edukiera: 115 egoitza-plaza. Ez du eguneko egonaldirik.
Mota: mendekotasuna duten pertsonak.
Prestazioak: medikuntza orokorreko eta psikiatriako zerbitzu propioa, lanaldi osokoa, goizeko ordutegian; erizaintzako zerbitzua, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan; farmazia-zerbitzua; fisioterapia-zerbitzua (lanaldi osoko profesional bat); terapia okupazionaleko zerbitzua (bi profesional); gizarte-laneko zerbitzua (lanaldi osoko profesional bat).
Beste zerbitzu batzuk: ile-apaindegia, podologia, kafetegia, sukaldea, zentroko irteera eta guzti antolatutako jardueren urteko egutegia, herriko eta probintziako jai jakin batzuetako ospakizunak, txangoak, erlijio-arreta, liburutegia.
Oharrak: pabiloi-zentroa, paseorako lorategi handiak dituen inguru batean kokatua. Espazio komun zabalak eta egokituak.