Adinekoentzako beste eskubide batzuk

AISIALDIA

IMSERSOREN OPORRAK ETA IMSERSOREN ETA NAFARROAKO GOBERNUAREN BAINUETXEAK 

Opor Programa eta Gizarte Termalismoko Programa estatu mailan Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) kudeatzen ditu bi eskaintza dira.

Plaza kopuru zehatza deitzen da urtero, autonomia erkidego bakoitzeko adineko pertsonentzat. Tramiteak Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuaren Informazio Bulegoan egin daitezke.
Gainera, Nafarroako Gobernuak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren bitartez, urtero antolatzen du bainuetxeetako egonaldien programa.

Honekin batera doakizue informazio guztia, Adinekoen Atalaren azaleko espazio batean.

ETXEBIZITZA

ELEKTRIZITATERAKO BONU SOZIALA ETA UR-HORNIDURAREN TARIFA SOZIALA

Elektrizitateko bonu soziala:

Pentsiodunendako argiaren deskontuei buruz hitz egiten denean, bonu sozialari erreparatu behar zaio. Biztanle-talde horretarako, argiaren fakturaren gaineko deskontua kontsumitzaileendako hartzen denaren araberakoa izanen da, honako aukera hauek barnean direla:

  • Kontsumitzaile kaltebera (Gizarte Segurantzaren Sistemako pentsiodunak indarrean dagoen gutxieneko zenbatekoa jasotzea).
  • Kontsumitzaile kaltebera larria:  Erabiltzaileak edo bizikidetza-unitate osoak gutxieneko pentsio bat jasotzen duenean, 14 ordainsariko ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (OAEAPa) egindakoan edo hortik gorakoa ez dena.
  • Gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonak:  Kontsumitzailea kaltebera larria denean edo gizarte-zerbitzu publikoek fakturaren zenbatekoan gutxienez % 50 finantzatzen dizutenean.
  • Gainera:
  • Tarifa arautua kontratatua izatea.

Argibide gehiago

Ur-horniduraren tarifa soziala (%90eko hobaria fakturaren ordainketan):

Iruñerriko Mankomunitateak premia ekonomiko berezian diren pentsiodunei edo errenta-hartzaileei eskaintzen dien hobaria da, ur-hornidurari lotua: zenbateko guztien %10 baizik ez dute ordaintzen. izapidea Iruñerriko Mankomunitatean bertan egin behar da.
 
GARRAIOA

RENFEKO ETA GARRAIO PUBLIKOKO DESKONTUAK

RENFEren txartel urrekara

Bidaietan %25etik 40ra bitarteko deskontuak lortzen dituzte onuradunek, hau da, 18 urtetik goiti dituzten pentsiodunek, ezintasun fisiko edo psikiko iraunkorra, osoa, erabatekoa edo baliaezintasun handia formalki aitortua dutenek, bai eta %65eko edo hortik goitiko minusbaliotasuna dutenek ere. Azken horiei "ETA LAGUNTZAILEA" jartzen duen txartela emanen zaie; hari esker, haiekin bidaiatzen duenak ere deskontu bera izanen du.  Txartel urrekara urtebeterako da, eta Renfeko geltokietan, salmenta-bulegoetan eta bidaia agentzietan eskuratzen ahal da. 

Argibide gehiago

Deskontuak garraio publikoan. Tarifa soziala, 65 urtetik gorakoentzat

Iruñerriko Mankomunitateak B tarifa berezirako txartel pertsonalizatua dauka 65 urtetik gorako pertsonentzat. 2020. urterako 0,33 €-koa da. (Tarifak kontsultatu). (Argibide gehiago)

ZERGA-ONURAK

ZERGA-ONURAK

PFEZaren salbuespena, errenta zehatzentzat:

2019an indarrean dagoen araudiaren arabera, salbuetsita egonen dira ohiko etxebizitza kostu bidez eskualdatzearen ondoriozko ondare-gehikuntzatik 70 urtetik gorako pertsonak edo mendetasun larria edo handia duten pertsonak, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen arabera. Salbuespen hori ez da inolaz ere aplikatuko ondare-gehikuntza 300.000 eurotik gorakoa denean. Kopuru horren gainetik dagoen zenbatekoa zergapean geratuko da.
Ez dute salbuespen hau aplikatzen ahalko artikulu honetan araututakoarekin bat aurreko zergaldietan jada aplikatua duten subjektu pasiboek.

Kenkari fiskal pertsonal eta familiarrak:

1.209 euroko kenkaria izanen dute 65 urteko edo hortik goitiko pertsonek. Eta, 1.497 eurokoa, 75 urteko edo hortik goitikoek.
Bizikide den aurreko ahaiderik bada, betiere IPREMa gainditzen duen errentarik ez duena, salbuetsiak alde batera utzita, 237 euro kenduko dira, aurrekoak 65 urte edo gehiago baditu, edo 525 euro, aurrekoak 75 urte edo gehiago baditu.

Alarguntasuneko kenkari fiskalak:

 Gutxienekorako osagarriak jasotzeko eskubidea duten alarguntza-pentsioak jasotzen dituzten pertsonek kenkari gehigarri bat izaten ahalko dute pentsio motarako ezarritako gutxieneko zenbatekoaren eta 9.906,40 €-ren arteko aldeagatik.
Gizarte Segurantzatik kotizaziopeko alarguntza-pentsioak jasotzen dituzten pertsonek, finkatutako gutxieneko zenbatekoak gainditzen dituzten gutxieneko osagarrietarako eskubiderik gabe, kenkari gehigarri bat izaten ahalko dute jasotako zenbatekoaren eta 9.906,40 €-ren arteko aldeagatik.
 
Aurreko eta ondorengo ahaideen minusbaliotasunagatiko kenkaria 
Aurrekoengatik edo ondorengoengatik dagozkion kenkari zenbatekoez gain, kenkaria 605 eurokoa izanen da %33ko edo gehiagoko minusbaliotasun-maila egiaztatzen denean, edo 2.118 eurokoa maila hori %65ekoa edo handiagoa denean, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:
1.Ondorengo ezkongabeak edo aurrekoak izatea. 
2.Subjektu pasiboarekin bizitzea. 
3.Urteko errentak, salbuetsiak alde batera utzita, OAEAPetik gorakoak ez izatea (7.455,14€, 2017rako). 
Aurreko ahaide horiek familia unitate baten parte badira, aurreko lerrokadan aurreikusitako errenten muga OAEAP halako bi izanen da, familia unitate osorako.
Bi subjektu pasibok edo gehiagok baldin badute gutxieneko familiarrengatiko kenkariak aplikatzeko eskubidea, zenbatekoa haien artean banatuko da zati berdinetan.
“Nolanahi ere, subjektu pasiboek ahaidetasun gradu desberdina baldin badute aurreko ahaidearekin edo ondorengoarekin, gutxieneko familiarrarengatiko kenkaria gradurik hurbilenekoei aplikatuko zaie, non eta horiek ez duten ondorio askotarako errenta-adierazleaz (OAEAP) goitiko errentarik (salbuetsiak alde batera utzita), kasu horretan hurrengo gradukoei aplikatuko baitzaie.
 
Lagundutako pertsona bakoitzeko kenkaria 
Murrizketa 550 eurokoa izanen da, baldintza hauek betetzen badira:

  • Subjektu pasiboaren ahaideak izatea, adina edozein dela ere. 
  • 2009ko otsailaren 10a baino lehen izatea lagundutako pertsona, Gizarte Ongizateko Departamentuaren irizpide eta baremoen arabera, horretarako emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuta. 
  • Subjektu pasiboarekin bizitzea. 
  • Lagundutako pertsonaren ahaide batek ere ez dezala minusbaliotasun murrizketarik izan lagundutako pertsona horrengatik.

Murrizketa pertsona lagunduaren ezkontideak edo bikote iraunkorrak baliatuko du, edo, horrelakorik ez badu, gradu hurbileneko ahaideak, salbu bere errentak ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (OAEAP) baino handiagoak ez badira, errenta salbuetsiak kenduta, hurrengo graduko ahaideari egokituko baitzaio.

Legez ez da inolako baliokidetasunik ezarriko pertsona lagunduaren eta mendeko pertsonaren artean, eta, horregatik, Administrazioak pertsona bat mendeko gisa onartzeak ez du eskubiderik ematen harekin bizi diren ahaideen aitorpenaren oinarrian murrizketarik izateko.
 
16 urtetik beherako seme-alabak, aurrekoak eta desgaitasuna edo laguntza duten pertsonak zaintzen etxean lan egiten duten pertsonen Gizarte Segurantzako kenkaria

Kengarria izanen da subjektu pasiboak Gizarte Segurantzarekiko kotizazioengatik zergaldian ordaindutako kopuruen %25, bai eta Gizarte Segurantzako kotizazio-oinarriaren %3,75 ere, ondoko ezaugarriak dituzten pertsonak etxean zaintzeko lanetan aritzen direnekin formalizatutako kontratuen ondorioz:

  • Gutxieneko familiarragatiko kenkarirako eskubidea ematen duten aurreko ahaideak. 
  • Ezkontza-ahaidetasuneko aurreko ahaideak, anai-arrebak eta osaba-izebak, baldintza jakin batzuk betetzen badituzte. 
  • Minusbaliotasunagatiko kenkarirako eskubidea ematen duten pertsonak. 

  • Kenkari hau ere aplikatzen ahalko da, orobat, subjektu pasiboa bera zaintzeko sinatutako kontratuen kasuan, baldin eta 65 urte edo gehiago baditu edo egiaztatzen badu bere minusbaliotasun maila %65ekoa edo handiagoa dela".

Kenkaria gutxieneko pertsonalagatik 
  
PFEZa zergadunaren inguruabar pertsonal eta familiarretara egokitzea gutxieneko pertsonal eta familiarrean gauzatzen da, eta horren futnzioa da kuantifikatzea zein den zergadunaren oinarrizko behar pertsonal eta familiarrak asetzera bideratzen den errentaren zatia. 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, gutxieneko pertsonala hau da: 

65 urtetik beherako adina 
1.1.209 euro urteko subjektu pasibo bakoitzeko. 
2.1.897 euro urtean, desgaitua bada eta %33ko edo gehiagoko eta %65eko minusbaliotasun-maila egiaztatzen badu. 
3.3.684 euro, minusbaliotasun-maila %65ekoa edo handiagoa denean.

65 urte edo gehiago 1.1.209 euro urteko subjektu pasibo bakoitzeko. 

75 urte edo gehiago 1.1.497 euro urteko subjektu pasibo bakoitzeko. 
2.2.185 euro urtean, desgaitua bada eta %33ko edo gehiagoko eta %65eko minusbaliotasun-maila egiaztatzen badu. 
3.3.972 euro, minusbaliotasun-maila %65ekoa edo handiagoa denean.

Minusbaliotasun-maila frogatzeko, Foru Komunitateko Eskubide Sozialetako Departamentuak egindako ziurtagiria edo ebazpena beharko da, edo bestela Migrazio eta Gizarte Zerbitzuetako Institutuak edo erkidego autonomoetako organo eskudunek egindakoa.

Hala ere, ulertuko da %33ko edo gehiagoko minusbaliotasuna dutela administrazio publikoek aitortutako prestazioak, %65eko edo gehiagoko ezintasunaren ondoriozkoak, jasotzen dituzten subjektu pasiboek, aipatu prestazioak erabateko ezintasun iraunkorraren, baliaezintasun handiaren edo epaileak aitortutako ezintasunaren ondoriozkoak direnean.

2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, mendetasuna %65etik gorako desgaitasunarekin parekatzen da.