Descárgate la app
Ocio y formacion
Adinekoentzako aisia eta prestakuntza
OPORRAK
Adinekoentzako oporren egitarau soziala
Estatuko Administrazioak, IMSERSOren bidez, adinekoentzako oporren egitarau sozial bat sustatzen du. Programak helburua du kolektibo horri laguntzea joera turistikoetan sartzen, eta, horrekin batera, herrialdeko turismo sektorean urtarokotasunak enpleguan dakartzan ondorioak arintzea. Programaren onuradunek Espainian izan behar dute bizilekua, eta betekizun hauetakoren bat bete:
- 65 urte beterik izatea, gutxienez.
- Pentsioen Sistema Publikoko erretiroa duten pentsioduna izatea.
- Pentsioen Sistema Publikoko alarguntzako pentsioduna izatea, eta 55 urte edo gehiago izatea.
- Pentsioen Sistema Publikoko bestelako pentsioduna edo aitzinetik erretiratua izatea, eta 60 urte beterik izatea, gutxienez.
- Eskaera aurkeztea.
Oporretako zenbait modalitate eskaintzen dira: kostaldeko gune turistikoetako egonaldiak, atseden hartzeko; kultura bidaiak, Espainiaren kultura eta artea ezagutzeko; naturako turismoa, inguru pintoreskoetan ibilbideak eginez edo beste herrialdeekin truke eginez.
TERMALISMOA
Termalismo sozialeko programa
Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioak antolatzen eta finantzatzen du, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuaren bidez. Horrek urtero plazak gordetzea hitzartzen du bainuetxeekin, adinekoak han egon eta tratamenduak jaso ditzaten.
Programa horren onuradun izaten ahal dira Espainiako herritarrak eta beste herrialde batzuetako herritarrak, betekizun hauek betetzen badituzte:
- Sistemaren pentsioduna izatea erretiroagatik edo ezintasunagatik, kasu guztietan, edo alarguntzagatik edo bestelako pentsioengatik, baldin eta hirurogei urte edo gehiago beteak badituzte onuradunek.
- Bizilekua estatutik kanpo duten espainiarrak izatea, baldin eta pentsio publikoren bat jasotzen badute, 60 urtetik gorakoak badira, eta gainerako baldintzak betetzen badituzte.
- Bainuetxeetako elkarbizitza normala eragozten ahal duen nahasmendu mentalik ez izatea, ez eta gaixotasun infekto-kutsakorrik ere.
- Beren kasa moldatzeko gai izatea.
- Eskatzen dituzten bainuetxe tratamenduak behar izatea, eta horiek hartzeko mediku debekurik ez izatea.
- Eskaera egitea plazen deialdian adierazitako epearen barruan, eta espedienteak (ezarritako baremoaren arabera) eskatutako bainuetxeetako eta txandetako batera joateko behar adinako puntuazioa lortzea.
- Eskatzailearekin batera joaten ahalko da haren ezkontidea edo harekin bizi den bikotekidea; horrek ez du zertan Gizarte Segurantzaren pentsiorik jaso
Termalismo sozialeko programaren barruan, honako zerbitzu hauek sartzen dira:
- Ostatua eta pentsio osoko mantenua, betiere biko logela partekatuetan.
- Bainuetxeko oinarrizko tratamenduak: bainuetxean sartzean osasun azterketa egitea, bainuetxeko medikuak agintzen duen kasuan kasuko oinarrizko tratamendu termala, tratamenduaren jarraipen medikoa, haren azken txostena eta aseguru turistikoaren poliza kolektiboa.
Kasu guztietan, txanden onuradunek beren kabuz eginen dituzte estazio termaletarako joan-etorriak, bai eta etxera itzultzekoak ere.
ADINEKOEN ESKOLA
Adinekoen Eskola Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren proiektua da; horretan, lantegiak, ikastaroak, mintegiak, eztabaidaguneak, hitzaldiak eta jardunaldiak egiten dira, esperientziak eta kezkak partekatzeko, informazioa emateko, norberaren baliabide eta zailtasunei buruz hausnartzeko, trebetasunak praktikatzeko eta abarretarako.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak Iruñean duen egoitzan egiten dira (Leire kalea, 15. PK: 31003. Iruña), baita Nafarroako hainbat herritan ere, pertsona guztiei sartzea errazteko.
Eskolak xedea du zahartzen ari direnei laguntzea, aldaketak atzeman eta onar ditzaten, aurkezten zaizkien aukerez goza dezaten eta ondoriozko mugakizunekin manea dadin, osasun eta bizi kalitate hobearekin.
Irakasleak osasun eta gizarte arloetako profesionalak izanen dira, bai eta adineko adituak ere, jakintza profesionalak eta esperientziaren jakintzak batzeko.
Jarduera hauetan izena emateko telefonoa: 848 42 34 50.
ESPERIENTZIAREN IKASGELA
Nafarroako Unibertsitate Publikoak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Berezko Titulua lortzeko aukera eskaintzen die berrogeita hamar urtetik gorako pertsonei, Esperientziaren Gelan dagoen Prestakuntza Programaren bitartez. Programak Giza eta Gizarte Zientzietako Diploma ematen du Iruñeko Campusean. Diplomaren ikasketa planak prestakuntza orokorra eskaintzen du Humanitateetan eta Gizarte Zientzietan, zuzentzen zaion publikoaren profilera eta egoera pertsonaletara egokitzeko diseinatua.
Tuterako Campusean ere, Giza Zientzien eta Gizarte Zientzien Diploma eskaintzen du Unibertsitateak. Dena den, moduluak ez dira aldi berekoak: ikasturte bakoitzean bat eskaintzen da, eta, hala, ikasleek lau urteko epeetan egiten ahalko dituzte guztiak.
Ikasgelak diseinu malguagoa eta eskaintza askotarikoagokoa hartu du, ikasle bakoitzak nahi dituen ikastaroetan matrikulatzeko aukera izan dezan.
Ikastaroak irailetik maiatzera bitartean egiten dira, eta eskaintza akademikoak oso gai erakargarriak biltzen ditu: hala nola Kulturaren eta Arteen Teoria, Antzinateko Zibilizazio Handiak, Pentsamendu Klasikoa, Europaren sorrera, Antzinako eta Erdi Aroko Artea eta abar.
Titulua 4 ikasturtetan egiten da, ikasturte bakoitza bi seihilekotan banatuta
ERRETIRATUEN ELKARTEAK
Adinekoentzako guneak dira, eta bertan kultura, aisialdi eta gizarte jarduerak antolatzen dira, betiere haien adina kontuan hartuta: txangoak, dantzak, bingoak, mus eta briska partidak, hitzaldiak, irteera soziokulturalak, jarduera artistikoak edo kirol jarduerak… Baina, batez ere, auzoan beren adineko beste pertsona batzuekin elkartzen, gozatzen eta bakardadea uxatzen ahal duten lekua da.
Zentro horiek, halaber, eguneroko errutina atsegina eskaintzen diote kolektibo horri, batzuetan denbora libre gehiegi izaten baitu bizitzaren fase horretan.
Nafarroan, klub horietako batzuk itzal handikoak dira, hala nola Txantreako Irubide Erretiratuen Kluba, 30 urte baino gehiago baititu eta 600 bazkide baino gehiago; Lacarra Adinekoen Elkartea, egoitza Estafeta kalean duena, duela 10 urte sortu zen Huertas Amigas proiektuarekin (horretan, adinekoek produktuak landatzen dituzte, eta ondoren pertsona behartsuei banatzen zaizkie); edo Arrotxapeko El Salvador elkarteak, 400 bazkide inguru ditu, eta errondaila du jarduera izar, bere akordeoi, soka eta ahotsekin.