Desgaitasunaren detekzio goiztiarrerako eta prebentziorako programak

Osasun-arloko baliabide teknikoek aukera ematen dute sortzetiko gorreri guztiak bizitzako hirugarren hilabetea baino lehen detektatzeko, estimulazio goiztiarra eta tratamendu egokia egiteko. Bestalde, minusbaliotasun psikikoen arrazoi ekologikoak hobeki ezagutzen dira gaur egun, aurrerapen medikoak eta zientifikoak direla eta. Horri esker, haiei aurrea hartzeko edo okerrera egitea eragozteko neurriak har daitezke.

Hori dela eta, Osasun Departamentuak planak edo programak ezarri ditu entzumen- eta adimen-desgaitasun horien eragina prebenitzera eta murriztera bideratutako jarduerak arautzeko, eta, oro har, Foru Komunitateko biztanle guztiek izan ditzaketen onurak arautzeko.

Jaioberriaren hipoakusiaren detekzio goiztiarrerako programa 

Jaioberriei zuzendutako programa, jaiotzetiko gorreri guztiak bizitzako hirugarren hilabetea baino lehen detektatzea eta estimulazio goiztiarra eta tratamendu egokia egitea helburu duena.

Horrela, erabateko hipoakusiak sortzen duen defizit kognitibo/linguistikoa, gizarte, hezkuntza eta lan arloetako desberdintasuna eta hori pairatzen duten pertsonen bakartze soziala saihestu nahi dira.

Nafarroan jaiotako guztiek, eta beste erkidego batzuetan jaiotakoek, ama Nafarroan bizi bada, detekzio-proba hori egin dezakete, bizitzako hirugarren egunean egiten den entzumen-testetan oinarrituta. Proba gainditzen ez bada, 15 egunera errepikatzen da, eta hura ere gainditzen ez bada, 90 egunera. Hipoakusia eta haren diagnostikoa berresteko, entzumen-potentzial ebokatuak egiten dira.

Nafarroako Foru Komunitatean minusbaliotasun psikikoak prebenitzeko programa: (4 azpiprograma ditu):

  •  Kontseilu Genetikoa - Jaio aurreko Diagnostikoa azpiprogramaren helburuak eta funtzioak hauek dira:
  1.     Nafarroako biztanlerian sortzetiko malformazioek eta gaixotasun genetikoek eragindako minusbaliotasunen intzidentzia murriztea. 
  2.     Bikoteei eta banakoei aholku genetiko objektibo eta zehatza ematea. 
  3.     Jaio aurreko diagnostikoa egitea arriskuko haurdunaldietan. 
  4.     Herritarrei informazioa ematea. 
  5.     Erregistro-sistema bat ezartzea, bai eta gaixotasun genetikoen eta sortzetiko malformazioen jarraipen epidemiologikoa ere, azpiprograma etengabe ebaluatzeko.

 

  •   Honako helburu eta eginkizun hauek ditu Jaiotza Inguruko Laguntza azpiprogramak:
  1.     Haurdunaldi normala eta arrisku handiko haurdunaldia behar bezala artatzen direla bermatzea. 
  2.     Jaiotza inguruko laguntza sektorizatzea. 
  3.     Jaiotza inguruko anoxiak eragiten dituen minusbaliotasunak eta ondorioak prebenitzeko osasun-zentro egokienean erditzea. 
  4.     Jaioberri arruntari eta arriskuko jaioberriari osasun-zentro egokienean laguntzea. 
  5.     Jaiotza inguruko gaixotze- eta heriotza-tasak murriztea, kostu ekonomiko eta sozial txikienarekin. 
  6.    Jaiotza inguruko garraioa ezartzea, amaren eta semearen arteko laguntza bermatzeko, jaioterria edozein dela ere. 
  7.     Ebaluazio jarraitua egiteko jaiotza inguruko erregistro-sistema ezartzea.

 

  • Sortzetiko metabolopatiak detektatzeko azpiprogramak honako helburu eta funtzio hauek ditu:
  1.     Bizitzako lehen egunetan detekta daitezkeen sortzetiko metabolopatien ondoriozko minusbaliotasun psikikoen intzidentzia murriztea. 
  2.     Nafarroako jaioberri guztiei ateratzeko eta laborategian prozesatzeko teknikak eskaintzea. 
  3.     Herritarrei informazioa ematea. 
  4.     Detektatutako kasu guztien tratamendua eta jarraipena bermatzea. 
  5.     Ebaluazio jarraitua egiteko erregistro-sistema bat ezartzea.

 

  •     Arreta Goiztiarra azpiprogramaren helburuak eta eginkizunak hauek dira: 
  1.     Minusbaliotasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duten edo izateko arriskuan dauden haur txikien heltze psikomotorra eta familia- eta gizarte-integrazioa bultzatzea. 
  2.     Arreta goiztiarrean lan egiten duten zentro publikoak antolatzea eta koordinatzea, dauden baliabideak zentzuz erabiliz. 
  3.    Minusbaliotasuna duten edo izateko arrisku handia duten haurrak biltzea. 
  4.    Arlo anitzeko profesional espezializatuek diagnostikoa egitea kasuz kasu. 
  5.    Behar duten haurrak estimulazio goiztiarreko tekniken bidez tratatzea. 
  6.     Lau urteak amaitzean, eta kasu indibidual bakoitzaren aukeren arabera, haurra orientatzea gaitasunak eta familia- eta gizarte-integrazioa hobekien gara ditzakeen laguntza-, osasun- edo hezkuntza-zerbitzuetara. 
  7.    Ebaluazio jarraitua egiteko erregistro-sistema ezartzea.
  8.    Informazio gehiago

 

Informazio gehiago