Desgaitasunaren balorazio, aintzatespen eta egiaztapenari buruzko gida

Desgaitasunak dituzten pertsonentzako zerbitzuak eta prestazioak, lehentasunez, pertsona bere familia- eta gizarte-ingurunean ahalik eta bizi-kalitate handienarekin mantentzera bideratuta daude. Horretarako, desgaitasunaren gradua eta maila baloratu, aitortu eta egiaztatu behar dira, eskubidea duten prestazioak zehaztu ahal izateko.

Nor jotzen da desgaitasuna duen pertsonatzat?

Desgaitasuna duten pertsonak dira urritasun fisikoak, mentalak, intelektualak edo zentzumenezkoak dituztenak, seguruenik iraunkorrak. Eragozpenak izan ditzakete gizartean erabat eta eraginkortasunez parte hartzeko gainerakoen baldintza berberetan.

Prestazioei dagokienez, % 33ko edo hortik gorako desgaitasun-maila aitortu zaien pertsonak desgaitasundutzat hartuko dira, nahiz eta batzuentzat ehuneko handiagoa eskatu (onurak edo ekintza positiboko neurriak arautzen dituzten arauek zehaztuko dituzte haiek eskuratzeko berariazko baldintzak).

Aukera-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako eskubideekin lotutako zatiaren ondorioetarako, ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasuna izango dute ezintasun iraunkor oso, absolutu edo handiko pentsioa aitortuta duten Gizarte Segurantzako pentsiodunek, eta zerbitzurako ezintasun iraunkorragatik edo baliaezintasunagatik erretiro-pentsioa aitortuta duten klase pasiboetako pentsiodunek.

Nola eskatzen da desgaitasunaren balorazioa?

Desgaitasun-maila aitortzeko, interesdunak aintzatespen-eskaera bete behar du, eta dagokion auzo-unitatean edo bere udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskura dezake. Ebaluazioa desgaitasuna duten pertsonen arretarako zentroetan egiten da, eta bi urtera berrikusten da, diagnostiko desberdina dagoenean izan ezik.

Nola egiten da balorazioa?

Desgaitasun-mailaren balorazioa eta kalifikazioa uniformea da Estatu osoan, eta, horrela, bermatu egiten da herritarrek erakunde publikoek ematen dituzten onurak, eskubide ekonomikoak eta zerbitzuak eskuratu ahal izateko baldintza berdinak izatea. Baloraziorako tresna 888/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa bidez ezarri da Estatu osorako.
Desgaitasun-maila ezartzeko, eduki klinikoko baremo bat aplikatzen da jardueraren mugak zehazteko, bai eta eduki sozialeko baremo bat ere; azken hori osagarria da.

Desgaitasun-maila ezartzeko, lau baremo hauek aplikatzen dira:

  • Gorputzaren funtzioen eta egituren ebaluazioa/Pertsonaren urritasun orokorra;
  • Gaitasunen ebaluazioa/Jardueraren mugak;
  • Jardunaren ebaluazioa/Murriztapenak parte-hartzean
  • eta Testuinguruko faktoreen/Ingurumeneko oztopoen ebaluazioa

Desgaitasun-maila aitortzeak eskabidea aurkezten den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

Interesduna ezin da desgaitasuna duten pertsonen arreta zentrora joan balorazioa egitera. Zer egin behar du?

Interesdunak arreta zentrora joan beharko du beti. Ezinezkoa bada, Balorazio Taldeak egoera aztertuko du eta erabakiko du ea desgaitasun-maila baloratu daitekeen txosten medikoen arabera, pertsona hori joan beharrik gabe. Aldekoa bada, desgaitasun-maila baloratuko da. Beste pertsona baten laguntzaren beharra interesdunaren etxean baloratuko da.
Garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasuna baloratzeko, Balorazio Zentrora jo behar da.

Noiz eska dezaket desgaitasunaren balorazioaren berrikuspena?

Gradua berrikusteko eskatu ahal izango da, larriagotzeagatik edo hobekuntzagatik, baldin eta ebazpena eman zenetik gutxienez bi urteko epea igaro bada, diagnostiko-akats nahikoa egiaztatzen denean edo gradua aitortzea eragin zuten inguruabarretan funtsezko aldaketak gertatu direnean izan ezik, kasu horietan ez baita beharrezkoa izanen gutxieneko epea agortzea. 

Desgaitasunaren balorazio, aintzatespen eta egiaztapenari buruzko gida

Desgaitasunaren ziurtagiria beste probintzia batean badaukat eta Nafarroara joaten banaiz bizitzera, berriz baloratu behar dut? Desgaitasunaren kalifikazioak Estaturako balio du. Baina espedientea Nafarroara eramateko eskatu behar da.
Espedienteen lekualdaketak jatorrizko erkidegoan edo destinoko erkidegoan eska daitezke, eta desgaitasuna duten pertsonen arretarako bi zentroetako edozeini eskatzen zaizkio, eskabide baten bidez.

  Gizarte Segurantzako ezintasuna izanda, lor dezaket % 33ko desgaitasun-ziurtagiria?

Desgaitasuna duen pertsonaren ziurtagiriak ez du zerikusirik lanerako ezintasun-mailarekin. Hori lortzeko, desgaitasun-maila zehazten duen baremoaren mende jartzen da interesduna kasu guztietan.

Ba al dago desgaitasuna duen pertsona naizela egiaztatzen duen txartelik?

Bai. Titularraren desgaitasun-maila egiaztatzen duen agiria da, Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren eta % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortua duten pertsonei zuzendua. Gizarte-babeseko sisteman pertsona horientzako prestazio jakin batzuk eskuratzeko aukera ematen du.

Zer baldintzatan aitortzen dira garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasunak?

Garraio kolektiboak erabiltzeko mugitzeko zailtasunik dagoen zehazteko,  888/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa (minusbaliotasun-maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoak) II. eranskinean ezarritako baremoa aplikatuko da.