Arreta goiztiarreko zentroa

Nafarroako Gobernuaren jabetzako eta kudeaketa peko zentro bat da, izaera anbulatoriokoa eta prebentzio helburua duena, haurtzaroan (0-3 urte) sortzen diren premia iragankor edo iraunkorrei erantzuna ematera bideratua, haurren garapenean nahasmenduekin edo horiek izateko arriskuarekin lotuta.

Esku-hartze horiek, prebentiboak zein aringarriak, pertsona osoa hartzen dute kontuan. Diziplinarteko orientazioko profesional talde batek planifikatzen ditu esku-hartze horiek. Doako zerbitzua da.

Edukiera: zentro anbulatorioa denez, adingabe berriak sartzeko erritmoa profesionalen eskuragarritasunaren araberakoa da.

Prestazioak: balorazio zerbitzua eta haurrengan, familiengan eta ingurunean esku hartzeko zerbitzua (fisioterapia, logopedia eta psikomotrizitatea). Balorazio Unitatea eskualde mailakoa da.

Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Unitateak (UDIAT) eremuka antolatuta daude:

  • Iruña eta Iruñerriko eskualdea
  • Altsasuko eskualdea
  • Baztan-Bidasoako eskualdea
  • Lizarrako eskualdea
  • Zangozako eskualdea
  • Tafallako eskualdea
  • Tuterako eskualdea

Instalazioak: fisioterapiako, logopediako eta psikomotrizitateko gelak, balorazio eta zuzendaritza bulegoak, bilera gelak, administrazio eremua, bainugelak, itxarongelak, bularra emateko gela, aulkiak gordetzeko gelak, etab.