Dirulaguntzak jasotzen dituzten erakundeentzako baldintzak

  • Nafarroako Foru Administrazioko Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko elkarteen erregistroan inskribatuta egotea edo, bestela, entitatearen izaera juridikoagatik dagokion beste edozeinetan. 
  • Kasuan kasuko deialdian zehaztutako arloa (arloaren edo kolektiboaren gizarte boluntariotza) sustatzen aritzea Nafarroako Foru Komunitatean. 
  • Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako baldintzak betetzea eta, behar izatera, dagokion deialdian ezarritakoak ere bai.
  • Dirulaguntzak emateko oinarri izan den jarduera egitea. 
  • Eskubide Sozialetako Departamentuari justifikatzea betebeharrak eta baldintzak betetzen direla; orobat, hari frogatzea dirulaguntza emateko edo dirulaguntza jasotzeko arrazoi izan diren jarduera eta helburua egin eta bete direla.  
  • Kontrolerako organo eskudunek eskatzen dituzten egiaztapen jarduketak egitea, eta eskatzen zaion informazioa ematea. 
  • Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, horren berri ematea. 
  • Jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen duten dokumentuak gordetzea.  
  • Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan adierazitako zabalkunde neurriak hartzea. 
  • Jasotako funtsak itzultzea, foru lege horren 35. artikuluan ezarritako kasuetan

Kasu hauetan itzuli beharko da hartutako zenbatekoa, osorik edo partez: programa gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo kasuan kasuko deialdian berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira.

Legez ezarritako kasuetan, gainera, dagokion berandutze interesa aplikatuko zaio dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte iragandako tarteari. 

Deialdietan aipatzen diren dirulaguntzak bateragarriak dira jarduera gauzatzeko lortzen ahal diren beste batzuekin, horiek beste administrazio publiko batzuetatik, beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularretatik etorri, Estatukoak zein nazioartekoak izan.

Hala ere, diru-zenbatekoak ezin izanen du inola ere gainditu entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua, ez bakarrik, ez beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabide batzuekin batuta.