Zizurko Orreagako Ama Birjina hezkuntza bereziko ikastetxea

 

Orreagako Ama Birjina hezkuntza bereziko ikastetxeak arreta pedagogikoa eskaintzen die 3 eta 21 urte bitarteko haur eta gazteei; zehazki, garun paralisia eta antzekoak dituztenei.

Ikasleen beharrei urteko lanegun guztietan erantzuten die ikastetxeak, 9:00etatik 17:00etara.

Gainera, hezkuntza premia bereziak dituzten beste haur batzuei ere ematen die arreta oporraldietan, haien ikastetxea itxita dagoenean. Aldi baterako sarreren programa horrek laguntza eta jarraipena ematen die familiei beren seme-alaben arretan.

Gaur egun, plaza guztiak itunduta daude Nafarroako Gobernuko Gizarte Politiketako Departamentuarekin. Ikastetxeko ikasle batzuek egoitza baliabidea ere erabiltzen dute, Hezkuntza Departamentuak zehazten duenez.

Hezkuntza programak hiru etapatan banatuta daude: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza, Helduen Bizitzara Igarotzeko Programak.