Descárgate la app
Centro ocupacional Uxane
Uxane eta Aspace Press zentro okupazionalak
Aspace Nafarroa zentro okupazionala zerbitzu alternatibo bat da, lan jarduera produktiboaren aurrekoa. Desgaitasuna duten pertsonen hazkunde pertsonala, integrazio soziokulturala eta, hala badagokio, Enplegu Zentro Berezirako trantsizioa sustatzea du helburu. Bi egoitza ditu: Uxane (Bera) eta Aspace Press (Iruña).
Uxane zentro okupazionala Beran dago, eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetza hitzarmena sinatuta egiten du lan. 1979an Aspace Nafarroa elkarteak sortu zuen, eta 2003an zentroaren jabetza eta kudeaketa Nafarroako Enplegurako Fundaziora transferitu zituen.
Gaur egun, eremuko 25 pertsonari ematen die zerbitzua, eta desgaitasuna duten pertsonen beharrei erantzuten die; Bortziriak eta Malerreka eskualdeetako gizarte zerbitzuek bideratzen dituzte hara, hain zuzen ere.
Bestalde, Aspace Press zentro okupazionala Azpilagañan (Iruña) dago. 2016an sortu zuen Fundación Aspace Navarra para el Empleo erakundeak, eta 2017az geroztik Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan egiten du lan.
Gaur egun, Iruñeko eta Iruñerriko 24 pertsonari ematen die zerbitzua, eta zentro espezifiko bat da garuneko paralisia eta/edo antzeko desgaitasuna duten pertsonendako, CREENAk eta eskualdeko gizarte zerbitzuek horretara bideratu ondoren.
ASPACE NAFARROAk sortu zuen Fundación Aspace Navarra para el Empleo erakundea 2003an, desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko ibilbide bat garatzeko asmoz.