Descárgate la app
Calidad de las aguas subterraneas
Lurpeko uren kalitatea
Nafarroako Klima Aldaketaren Bulegoak urarekin lotura duten kalitate-kontrolerako hainbat sare kudeatzen ditu Nafarroan. Sare bakoitzeko neurketekin, urteko memoriak egiten dira. Behatokiaren esteka honetan, sarbidea duzu memorietara.
Nafarroako Klima Aldaketaren Bulegoak urarekin lotura duten kalitate-kontrolerako hainbat sare kudeatzen ditu Nafarroan. Sare bakoitzeko neurketekin, urteko memoriak egiten dira. Behatokiaren esteka honetan, sarbidea duzu memorietara.
Lurpeko urak kontrolatzeko oinarrizko sarea
1971n sortu zen sarea, eta haren bidez, jarraipena egiten zaie akuiferoetako lurpeko uren puntu adierazgarrienei. Sare horren bidez, kontrolatutako aldagaiek denboran zehar dituzten joerak zehazten dira. Hala, sei hilean behin, Nafarroako 71 iturburu kontrolatzen dira.
Lurpeko uren kalitate fisiko-kimikoa kontrolatzeko estazioen kokapena (oinarrizko sarea)
Nitratoen jarraipen-sarea
Sare horren bidez, segimendua egiten zaie nitratoek kutsatzeko arriskua duten eremu gisa deklaratutakoei eta arriskuan dauden beste eremu batzuei. Gaur egun, 50etik gora kontrol-gune daude Ebroren eta beraren ibaiadarren alubioi-lurretan. Horietan, uraren egoera kimikoaren adierazleak kontrolatzen dira hilero (egoera fisikokimiko orokorra).
Lurpeko uren kalitate fisiko-kimikoa kontrolatzeko estazioen kokapena (nitratoen sarea)
Hauek dira Nafarroan nitratoen kutsadura jasateko arriskua duten eremu izendatutako lekuak.
Piezometria sarea
Gaur egun, maila piezometrikoaren kontrol-sarea 68 puntuk osatzen dute, zeinak 5 ur-masetan banatuta baitaude.
Puntu horietatik guztietatik, lurpeko ur-masa nagusietan kokatzen direnak hautatu dira: Aralar, Lokiz, Urbasa eta Andia mendikateak eta Ebroren alubioi-lurrak.
Urteen poderioz, pixka bat aldatzen ahal dira sarea osatzen duten puntuak; izan ere, lurpeko uren kontrol-sare bat era askotakoa izan daiteke, eta beharrezkoa izaten da aldaketak egitea, besteak beste, kontrol-puntua hautsi egin delako, estalita geratu delako, jabeak zaindu ez duelako, zundaketak, putzuak eta piezometroak berreskuratu direlako edo sarbideak itxi egin direlako.
Nafarroako Gobernuaren kontrol eta neurketa piezometrikorako estazioen kokapena