Autobus bidezko garraio publikorako deskontuak

Deskontu orokorrak

Oro har, honako deskontu hauek aplikatuko dira:

  • % 20, gazteentzako garraio-txartelarekin: eskatu txartela
  • % 20, familia ugari orokorra izateagatik
  • % 50, familia ugari berezia izateagatik

Deskontu-bonuak

Gainera, Nafarroako hiriarteko garraiorako deskontu-bonuek honako hau eskaintzen dute:

  • Doakoak dira hamalau urteko edo hortik beherako haurrentzat.
  • Gazteen tarifaren zenbatekoaren % 50 (14tik 30 urtera bitartekoentzat).
  • Tarifaren zenbatekoaren % 40, gainerakoentzat.

Deskontu horiek txartelaren prezioari aplikatuko zaizkio. Tarifa murriztua duten erabiltzaileei (familia ugaria, Nafarroako gazte-txartela) deskontua aplikatuko zaie dagozkien murrizketak aplikatu ondoren.

Deskontuak ibilbide bakoitzeko egiten dira; beraz, joan-etorriko bidaietan, bi bonu behar dira: bata joateko eta bestea itzultzeko.
Informazio gehiagorako eta bonuak erosteko, beti jo behar duzu enpresa kontzesio-hartzailearengana.