Descárgate la app
Autobus bidezko garraio publikorako deskontuak - nafarroa.eus
arrow_upward
Autobus bidezko garraio publikorako deskontuak
Autobus bidezko garraio publikorako deskontuak
Deskontu orokorrak
Oro har, honako deskontu hauek aplikatuko dira:
- % 20, gazteentzako garraio-txartelarekin: eskatu txartela
- % 20, familia ugari orokorra izateagatik
- % 50, familia ugari berezia izateagatik
Deskontu-bonuak
Gainera, Nafarroako hiriarteko garraiorako deskontu-bonuek honako hau eskaintzen dute:
- Doakoak dira hamalau urteko edo hortik beherako haurrentzat.
- Gazteen tarifaren zenbatekoaren % 50 (14tik 30 urtera bitartekoentzat).
- Tarifaren zenbatekoaren % 40, gainerakoentzat.
Deskontu horiek txartelaren prezioari aplikatuko zaizkio. Tarifa murriztua duten erabiltzaileei (familia ugaria, Nafarroako gazte-txartela) deskontua aplikatuko zaie dagozkien murrizketak aplikatu ondoren.
Deskontuak ibilbide bakoitzeko egiten dira; beraz, joan-etorriko bidaietan, bi bonu behar dira: bata joateko eta bestea itzultzeko.
Informazio gehiagorako eta bonuak erosteko, beti jo behar duzu enpresa kontzesio-hartzailearengana.