Descárgate la app
Baso-suteen prebentzioa - nafarroa.eus
Baso-suteen prebentzioa
Sua nola erabili lurzoru urbanizaezinean, erreketak nola egin nekazaritza- eta baso-lurretan eta sua sor dezaketen ibilgailuak eta makineria nola erabili jakiteko 222/2016 Foru Agindura jo behar dugu (gaztelaniazko testua); foru agindu horretan jasotzen dira baimena behar duten kasu guztiak, baso-suteei aurrea hartzeko.
Jarraian baldintza orokorrak azaltzen dira eta mapak erakusten dira, sute-arriskuarekin eta muturreko tenperatura maximoengatiko oharra, gaurkoa eta biharkoa.
Sua aisialdian erabiltzea (barbakoak, material piroteknikoa, erromeriak)
Udan:
- Nafarroako hegoaldean, debekatuta dago sua egitea espazio irekietan aisialdirako. Horretarako prestatutako tokiak barne hartzen dira, hala nola barbakoak edo, gutxienez, kanpoko instalazioak eta komunikazio-bideetako atsedenguneak. Era berean, debekuak eragiten die beroa edo sua sortzen duten tresna guztiei, hala nola camping-gasari.
- Nafarroako gainerakoan, ez da surik egiten ahalko arrisku-indizea oso handia edo muturrekoa denean.
→ Ikus ezazu zer herri dauden sartuta iparraldeko eta hegoaldeko eremuetan
Udatik kanpo, ez da suterik egiten ahalko indizea oso handia edo muturrekoa bada. Arauak Nafarroa osorako balio du.
Erreketak nekazaritza- eta baso-lurretan
Hona urratsak:
- Baimena eskatu Nafarroako Gobernuari
- Egiazta ezazu zein den sute-arriskuaren indizea Nafarroan erreketa egin nahi duzun egunean
Ekintza hauetakoren bat egin behar duzunean:
- Uztondoak erretzea arrazoi fitosanitarioengatik.
- Landareak erretzea erretenetan eta isurbideetan.
- Landareak erretzea larre naturalak hobetzeko.
Era berean, honako beste jarduera hauek egiteko jarraitu behar dituzu, baldin eta zure enpresa ez bada nekazaritzako ustiategi txiki bat edo mikroustiategi bat (50 langile baino gutxiago dituzten enpresak eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantzea 10 milioi eurotik beherakoa dutenak):
- Landare-hondarrak, inausketa-hondarrak edo bestelakoak erretzea lehorreko nekazaritza-lurretan edo lur ureztatuetan.
- Hondarrak makaldietan erretzea.
- Baso-lurretan baso-hondarrak, inausketa-hondarrak edo bestelakoak kentzeko erretzea.

Baldin eta zure enpresa nekazaritzako ustiategi txikia edo mikroustiategia bada, azken jarduera horiek erantzukizunpeko adierazpen baten mende egon daitezke. Adierazpen hori Basozainak / Ingurumena Zaintzeko Taldeko bulegoetan izapidetuko da, indarrean dagoen araudiak ezarritakoaren arabera.
Ibilgailuen zirkulazioa
Ibilgailu motordunak ez dira ibiltzen ahalko baso-pistetatik eta beste landa-bide batzuetatik, baso-sutearen arrisku-indizea muturrekoa denean.
→ Ikus ezazu sute-arriskuaren indizea
Arau honek salbuespen hauek ditu:
- Edozein administrazio publikotako ibilgailu ofizialak.
- Administrazio publikoei egiten zaizkien kontratu-prestazioetarako ibilgailuak, baso pistetatik eta bestelako landabideetatik zirkulatu beharra dutenak.
- Ur eta hondakinen mankomunitateen ibilgailuak.
- Obra zibileko eta azpiegituretako eraikuntza- edo mantentze-lanetan erabiltzen diren ibilgailuak, lan horiek legez baimenduta badaude.
- Nor bere jabetzara sartu ahal izateko dabiltzan ibilgailuak.
- Ehizaren eta arrantzaren arauzko jardunean erabiltzen diren ibilgailuak.
- Onddo barrutietako kide edo bazkideek erabiltzen dituzten ibilgailuak, ziza eta onddo denboraldian. Horretarako, barrutiaren titularrak emandako egiaztagiria izan beharko dute.
- Turismoaren arloan, merkataritza jardueren arauzko jardunean erabiltzen diren ibilgailuak.
- Baimenduta dauden ikuskizun publiko eta josteta jardueretan laguntzen duten ibilgailuak. Horren barnean sartzen dira Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak antolatutako eta baimendutako kanpaldietan laguntzen dutenak.
- Bainatzeko egokitutako eremuetara doazen erabiltzaileen ibilgailuak, horretarako propio egokitutako aparkalekuetaraino, betiere dagokion sasoian eta Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofizialaren arabera.
- Aparkatzeko egokitutako eremuen erabiltzaileen ibilgailuak.
- Nekazaritzako, abeltzaintzako, basogintzako, meatzaritzako edo harrobietako lanetan eta obra zibileko eta azpiegituretako lanetan erabiltzen diren ibilgailuak.
Kasu horietan guztietan:
- Ibilgailu horiek landaretzarik gabeko eremuetan baizik ezin izanen dira aparkatu, eta trafikoa oztopatu gabe.
- Gainera, hauek izan beharko dituzte: telefono mugikorra eta sua itzaltzeko urezko ekipo eramangarri bat (urezko su-itzalgailu bat, gutxienez 9 litroko edukierakoa, edo sulfatagailu edo motxila itzaltzaile bat, gutxienez 15 litroko edukierakoa).
- Edozein su edo su-aztarna ikusiz gero, ibilgailuen erabiltzaileek 112-SOS Nafarroari abisu eman beharko diote berehala.
Sute-arriskua sortzen duten makinak eta ekipoak erabiltzea
Kasu honetan, baso-suteak prebenitzeko araudiak erreferentzia gisa hartzen du muturreko tenperatura maximoengatik (meteoalerta) Estatuko Meteorologia Agentziak Nafarroarako ezartzen duen abisu-maila:
Maila | Tenperaturak |
---|---|
Maila gorria |
|
Maila laranja |
|
Maila horia |
|
Abisu-mailaren arabera, hauek dira indarreko araudiak ezartzen dituen baldintzak:
- Maila gorria: ez dira erabiltzen ahalko arriskuko makinak eta ekipoak, dela nekazaritzakoak, dela basogintzakoak, dela obra zibilekoak, dela meatzaritzakoak, eta bestelakoak.
- Maila laranja, horia edo abisurik ez badago: ararriskuko makinak eta ekipoak erabiltzen ahal dira lan-mota desberdinetarako finkatutako kasu eta baldintzetan.
→ Ikus itzazu muturreko tenperatura maximoengatiko abisuak
Tenperaturen mapa sute-arriskuaren maparen azpian dago.

Sute arriskua
Muturreko tenperatura maximoengatiko abisua