Kontserbazio-egutegiak

Administrazio publikoetako agiriak kontserbatu, suntsitu eta eskuratzeko epeak ezartzen dituzte

Zer dira?

Egutegi horiek zehazten dute agiriak zenbat denboran gorde behar diren, noiztik aurrera suntsitu daitezkeen, zer baldintzatan kontsultatu daitezkeen, eta abar. 

Azterketa sakona egin ondoren onesten dira atxikitze epeak. Xede horrekin sortutako batzordeek dute ebaluazioa egitearen ardura. Nafarroan bost daude:

  • Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordea, Foru Komunitateko Administrazioak eta hala eskatzen duten toki entitateek sortutako dokumentaziorako.
  • Bi batzorde espezifiko, Tuterako eta Burlatako udalek sorturikoak beren udal-artxiboetarako.
  • Nafarroako Agiri Judizialak Xahutzeko Batzordea.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko Artxibo Batzordea.
     

Nork eska dezake dokumentu-sailen ebaluazioa?

  1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unitate administratiboak
  2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez diren entitateak
     

Jarraian dagoen estekan, balorazioa egiteko eskatzen ahal zaio Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeari.
 

Nork suntsitu ditzake dokumentuak?

  1. Foru Komunitateko Administrazioaren administrazio unitateak

    Horretarako, jarraituko dute 75/2006 Foru Dekretua, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordearen osaeraren, antolamenduaren eta funtzionamenduaren Erreglamendua onesten duena.
     
  2. Nafarroako toki entitateak:
    1. Beren ebaluazio batzordeak eratu dituztenak.
    2. Beste toki entitate batek hartutako erabakiei atxikitzen zaizkienak, baldin eta entitate horrek dokumentuen ebaluaziorako bere batzordea eratu badu.
Bi kasuetan, jarraitu behar da ezarritako prozedura 51/2016 Foru Aginduan, Nafarroako toki entitateen dokumentuak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak onesten dituena.

 

Jarraian dagoen estekan agiriak suntsitzeko baimena eskatzen ahal zaio Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeari.