2021ko azaroaren 18a

Espazio interaktibo berri batek Plazaolako Bide Berdea modu birtualean zeharkatzea ahalbidetzen du

Proiektua Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmen baten emaitza da, eta Google Street View-n eta Google Arts & Culture-n bisita daiteke
Proiektuaren sustatzaileak Ixkier ur-jauzian, Bidearen inguruko interes 
bereziko puntuetako batean.
Proiektuaren sustatzaileak Ixkier ur-jauzian, Bidearen inguruko interes bereziko puntuetako batean.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusi Maitena Ezkutarik eta Eusko Jaurlaritzako Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziako zuzendariak, gaur aurkeztu dute bisitariari Nafarroako Sarasa eta Andoain lotzen dituen Plazaolako Bide Berdea 360º-tan egiteko aukera ematen dion gune interaktibo berria. Espazioan, gainera, trenbide zaharraren eta inguruaren historiari, paisaiari eta arkitekturari buruzko hainbat erakusketa birtual daude. Marketin digitaleko proiektu pilotu bat da, Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-hitzarmen berri baten esparruan garatua, luzera luzeko ibilbideak sustatzeko.

Ekitaldia Lekunberriko geltokian ospatu da, entitate eta erakundeetako ordezkari ezberdinekin, zeini esker garatu den lankidetza ekimen hau, landa komunitateak suspertu eta birgaitzeko TrailGazers (Interreg Arku Atlantikoa) proiektu europarraren esparruan sustatu dena. Ekitaldira etorri dira halaber Trail Gazers-eko koordinatzailea eta Nasuvinsa elkarte publikora atxikitako Lursarea Agentziako teknikaria den Xabier Velasco; Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko zuzendaria den Ander Iturri; Plazaola Partzuergo Turistikoko lehendakaria den Aitor Larraza; eta Espainiako Burdinbideen Fundazioko (FFE) zuzendari gerentea den Jose Carlos Dominguez, bere babes teknikoa emenez.

Maitena Ezkutariren esanetan “Plazaola Digitala, Google Maps eta Google Earth hala nola Google Arts & Culture elkartzen dituen bide berdea digitalizatzeko proiektu integral bat da. Bestalde, bereziki berritzaileak gertatzen dira kanpoko baliabideen harira antolatutako lagina eta erakusketak.”

Daniel Solana Basquetour-eko zuzendariak goraipatu egin du gaur aurkeztutako edo Euskadi-Nafarroako Bide berdearen gainean eginiko ekimen berritzaileak gauzatzeko erakunde arteko lankidetzaren garrantzia. Era berean, azpimarragarria gertatu da Euskadik bide berdeak, zikloturismoa eta jatorrizko produktua oro har garatu eta sustatzeko egin duen lana.

82.000 argazki esferiko

Jose Carlos Dominguez Espainiako Trenbideen Fundazioko (FFE) zuzendari gerenteak azaldu duenez “duela hilabete batzuk, Google-ek  bere Google Maps aplikazioaren baitan hartu zuen Espainiako bide berde guztiak zekartzan geruza bat. FFE-kin adostutako hitzarmen akordioan, bide hauek 360º kameren bitartez digitalizatzeko interesa planteatu zen, halaber “nabigagarriak” gerta daitezen Google Street View bitartez. Erabiltzaileak Bide Berdeak bezala berreskuratutako trenbideen ondarea nabarmentzen duten ibilbide hauetan zehar “ibili” ahal izango lirateke”, arbuiatu du.

Espainiako Trenbideen Fundazioa, Nasuvinsa eta Plazaola Partzuergo Turistikoa arteko lankidetza esparru honek ahalbidetu zuen Sarasa eta Andoain artean zeharkatzen diren 68 kilometroak grabatzea, 360ºtan digitalizatzeko ibilbidea eta bereziki interesgarritzat jotzen ziren bere esparru hurbileko hamar gune zehatz.

Espazio interaktibo honen sorrerarako 82.000 argazki esferiko baino gehiago erabili dira, eta material hau Google Street View plataforman gordeta dago. Bidearen esparruan hautatutako interes bereziko gune ezberdinen artean daude Ixkier ur-jauzia, Bizkotxeko meategiak, putreen behatokia, hiru geltokiak eta Leitzarango bisitarien zentroa, hala nola zubi eta biaduktu ezberdinak.

Erakusketa birtualak, alderdi berritzaile bat

Burdinbideen Artxibo Historikoak (FFE), Nafarroako eta Gipuzkoako entitate ezberdinek (Nafarroako Artxibo Orokorra, Andoaingo Udal Artxiboa eta Burdinbidearen Euskal Museoko Artxiboa, besteak beste)    urteetan zehar bildutako lan dokumental guztia, eremuko agenteen babesa zein aukerak, eta Google etengabe ematen ari zen aukerak zirela medio, Plazaolako erakusketa birtual ezberdinak garatu ziren  Google Arts and Culture plataforman integratuak izateko.

Hauek 360ºko irudi historiko eta berritzaileak, bideoak, Plazaolako lekukotasunak eta paisaiak integratzen dituzte, horrela bisitari birtualak ezagutu ahal izan ditzan bere historia, bere ingurunean eta toki kultura. Erakusketek agerian jartzen dute burdinbide ondarearen eta natura eta kultura paisaiaren balioa. Lau hizkuntzatan prestatu dira (gaztelania, euskera, ingelesa eta frantsesa) eta ondorengo gaiak lantzen dituzte:

  • Plazaolako trena: historia eta azpiegitura.
  • Plazaolako trena: geltokiak, trenak eta jendeak.
  • Plazaolako bide berdea, Nafarroa-Euskadi.
  • Leitzarango harana eta bere Bisitarien Zentroa.
  • Plazaolako Bide Berdeko geltokiak.
  • Plazaolako Bide Berdeko Biaduktuak eta tunelak.
  • Google Earth-en integratuta 

FFE, gizarte entitateekin elkarlanean, lan biak integratzen aritu da Google Earth-en, bidearen digitalizazioa Google Street View-an eta  Arts and Culture-ko erakusketak, beraz, plataforma honetan sartzen denak aldi berean aukeran ditu bidaia birtuala eta 360ºan grabatutako gune interesgarriak ezagutzeko parada.

Gainera, plataforma guztiak (Earth, Street View, Arts and Culture) eta beste hainbat material osagarri, adibidez Plazaolako bideoak edo 360º irudiak, eskura daitezke microsite berdinetik zeinek eginiko lan guztia bildu eta erakusten duen, modu honetan lortuz esperientzia eskura jartzea webgune bakar eta berdinetik. 

Proiektua osatu da sare sozialetako kanpainekin eta komunikabidetan inpaktua izateko ekintzekin.

Trail Gazers proiektua

Trail Gazers kofinantzatu da Interreg Espazio Atlantikoa programaren eskutik, Eskualde Garapenaren Europar Funtsaren bidez, eta 2,5 milioi euroko aurrekontu batekin kontatzen du.

Zortzi bide pilotuen azterketak aukera bat ematen du tokiko aktoreek, talde komunitarioek udal entitateek edo enpresa txikiek kolaboratu ahal izan dezaten ekimen berrien garapenean, esaterako natura turismoan, bisitariei zerbitzuak eskainiz ibilbideen inguruan, edo kudeaketa plan jasangarriak eginez. Hemendik irteten diren esperientziek suposatuko dute ibilbide jasangarriak kudeatu eta sustatzeko erreminta transferigarri bat, laburbilduz, landa garapenerako bultzada bat.