2021ko azaroaren 17a

Osasun Departamentuak maskara erabiltzeko eta prebentzioa zorrozteko deia egin du, kasuak eta ospitaleratzeak ugaritu egin baitira

Ia bikoiztu egin dira aurreko astekoak, baina kopuruak oso urrun daude joan den udazkenekoetatik; izan ere, txertoak ospitaleratzeko arriskua % 9,1etik % 2,8ra murrizten du
Deskargatu irudia Irudi galeria

COVID-19aren zirkulazioak gora egiten jarraitzen du, baita ospitaleratze kopuruan duen eragina ere. Intzidentzia-hazkunderik handiena 15 urtetik beherakoetan ikusten da: aste honetako kasuen % 25 dira, eta 313 kasu 100.000 biztanleko. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak txertaketarako deia egin du (12 urtetik gorako biztanleen % 90,9k txertoa jaso du), eta horrek eragin handia du Nafarroan kasuen prebentzioan, ospitaleratzeetan eta heriotzetan. Eta gogorarazten da, prebentzio-neurri gisa, maskara erabiltzen jarraitu behar dela.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.