2021ko azaroaren 17a

Nafarroako Gobernuak nabarmendu du herritarrek interesa dutela energia-komunitateak garatzeko

Horrela islatzen da Energia Komunitateak Bultzatzeko Plana egiteko prozesu parte-hartzailearen atariko emaitzetan, gai horri buruzko kongresuaren amaieran aurkeztuak

Uxue Itoiz Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak aurkeztu ditu gaur goizean Energia Komunitateak Bultzatzeko Plana egiteko parte-hartze prozesuaren atariko emaitzak. Aurkezpena Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak antolatutako Energia Komunitateen Europako lehen Kongresuan egin da, eta 300 pertsona baino gehiago bildu dira. Azken jardunaldian, gainera, Europako Batzordeko Antonio López-Nicolasek eta IDAEko Energia Berriztagarrien zuzendari Victor Marcosek parte hartu dute.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.