2021ko azaroaren 17a

Nafarroako Gobernuak 2022a urte esanguratsu izendatu du Santiago Ramón y Cajalen figura sustatzeko

Bere helburua bere figuraren mailako espazio bat sustatzea da, talentu zientifikoa zabaldu, sustatu eta erakartzeko jarduerekin  

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 2022 urtea, urte esanguratsu gisa izendatu du, Santiago Ramón y Cajalen figura (Petilla de Aragón, 1852), Fisiologia eta Medikuntzako Nobel sariduna 1906an, eta neurozientziaren aitatzat hartua, sustatzeko.