2021ko azaroaren 17a

Irujo kontseilariak bioekonomiak prozesu berritzaileen garapenean duen zeregina azpimarratu du

Mikel Irujok Kanadak Espainian duen enbaxadak hainbat gobernu autonomikorekin lankidetzan antolatutako Bioekonomiaren Foro birtualean parte hartu du

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak bioekonomia ezartzearen garrantzia azpimarratu du, "egungo negozio-ereduak merkatuaren errealitate berrietara egokituko dituzten prozesu berritzaileen garapenean erronketako bat baita". Hala adierazi du Kanadak Espainian duen enbaxadak eta Baso Ministroen Kanadako Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako, Galiziako eta Gaztela Leongo gobernu autonomikoen lankidetzarekin antolatutako Bioekonomiaren Foro birtualean parte hartu duenean.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.