Descárgate la app
2021 Nafarroaren Eguna hilak 26an jarriko da abian erakunde eta kultura ekitaldiekin
2021ko azaroaren 17a
2021 Nafarroaren Eguna hilak 26an jarriko da abian erakunde eta kultura ekitaldiekin
Foru Gobernuak 2021 Nafarroaren Eguna ospatuko du erakunde eta kultura ekitaldiekin; abian jarriko dira hilak 26an, ostirala, abenduaren 3an amaituz, Nafarroako Urrezko Dominaren banaketarekin.
Nobedade bezala, aurten Nafarroako Jauregiaren fatxada pantailatzat hartuko da ikus-entzunezko edo mapping bideo baten proiekzioa egiteko, zeinetan pertsonaia ospetsuek zeharkatuko dituzten Foru Komunitateko paisaiak. Proiekzio hau abenduaren 3an eta 5ean eskainiko da 7 minutu eta 30 segundoko iraupenarekin, emanaldi ezberdinekin 19etatik 20etara bitartean.
Gainera, txinatar, errumaniar, bulgariar, marokoar, Saharaz hegoaldeko eta brasildar komunitatetako etorkin talde batek parte hartu du bisita gidatu batean eta bideoak grabatu ditu dagozkien ama hizkuntzetan bere komunitateak animatuz Nafarroaren Eguneko ekitaldietan parte hartzera. Bideo hauek Nafarroaren Eguneko mikrositearen Bisita Gidatuen atalean ikusi ahal izango dira.
Berriro hartuko dira Nafarroako Jauregiko bisitak
Aurten berriro hartzen dira doako bisita gidatuak foru Exekutiboaren egoitza den Nafarroako Jauregian, zeren iaz ezinezkoa izan zen egoera sanitarioaren ondorioz. Bisitak, “Jauregiak bere ateak zabaltzen ditu” lelopean, azaroak 27 eta abenduak 2 artean garatuko dira. Lanegunetan arratsaldez egingo dira eta jai-egunetan berriz, goizez eta arratsaldez. 29 talde aurreikusten dira, horietako 24 gaztelaniaz eta gainerako 5ak euskeraz.
Ibilbidea atariko bideo baten ikuskapenarekin hasiko da, eta jarraian bisita bat egingo da Areto Berdea edo errege erretratuena, Erakunde Aretoa, Bilkuren Aretoa, Kapera eta Tronuaren Aretoa bezalako geletan barrena.
Erakunde ekitaldiak
Erakunde ekitaldiak azaroak 26ko, ostirala, 17etan hasiko dira Gazteriaren Golardoen banaketarekin, eta abenduak 30eko, ostirala, 17:30etan Kirol Merituaren Dominak entregatuko dira. Ospakizun hauek biak Nafarroako Jauregian ospatuko dira eta zuzenean emango dira.
Erakunde ekitaldi nagusia abenduak 3ko 12etan ospatuko da, Maria Chivite Lehendakariaren eskutik eginiko 2021 Nafarroako Urrezko Dominaren entrega ekitaldiarekin. Ekitaldi hau, Kultura eta Kirol Departamentuko klaustro Isabelinoan ospatuko dena, zuzenean emango da.
Kultura Emanaldiak
Musika emanaldiak hilak 28an, igandea, hasiko dira, Zangozako Abesbatzak Leyreko Monasterioan 12.45etan eskainiko duen kontzertu batekin.
Egun horretan bertan ospatuko da Tuterako Joten 14. Lehiaketa , “Nafarroako Foru Komunitatea” saria, hain zuzen 18etan Erriberako hiriburuko Gaztambide Antzokian, zuzeneko emanaldiarekin.
Nafarroaren egunean bertan, abenduak 3, Foru Komunitateko herri ezberdinak abesbatzen eta musika banden kontzertuetarako egoitzak izango dira. Programak Nafarroako Himnoaren interpretazioarekin hasiko dira eta programa bereziekin jarraituko dute.
Programazio musikala osatuko da jardunaldiko kontzertu nagusiarekin zein eskainiko duen, 19etatik aurrera Baluarten, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak. Taldea autore nafarren programa musikal bat zuzentzera dator, komunitate ezberdinetatik datozen musikari etorkinen talde baten partaidetzarekin, zeinek esku hartuko duten Nafarroako Himnoaren interpretazioan.
Gainera, hilak 3ko 17etan bigarren topaketa birtuala ospatuko da herritar nafarrekin kanpoan, “Nafarroa beti zurekin” lelopean, kontaktu zuzena izatea ahalbidetuz mundu osoan bizi diren eta lan egiten duten Nafarroako gizon-emakumeekin. Nafarroako Etxeen Federazio Nazionalak antolatuta, zuzenean jarraitu ahal izango da.