2021ko azaroaren 16a

Errepresio frankistari buruzko antzerki-ziklo bat eta unitate didaktiko bat, "Memoria duten Eskolak" 2021-2022 programaren berrikuntzak

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak aurkeztu du programa, eta 9.000 gaztek baino gehiagok parte hartu zuten iaz
collections Irudi galeria

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak "Memoria duten Eskolak" programa aurkeztu du 2021-2022 ikasturterako. Aurtengo ediziorako aurreikusitako jardueren artean berritasunak nabarmentzen dira, hala nola "Memoria duen Antzerkia" zikloa eta "Amonarenean Kea" ipuinean oinarritutako Unitate Didaktikoa. Aurkezpenean, gainera, Josemi Gaston Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendariak eta Dani Martirena idazleak parte hartu dute.