2021ko azaroaren 10a

Osasun Departamentuak COVID-19aren aurkako prebentzioa azpimarratu du kasuen gorakadaren aurrean, ospitale-egoera egonkor samarrarekin

COVID-19aren aurkako 40.000 dosi gehigarri baino gehiago eman dira dagoeneko, eta gaur SMSak bidaltzen ari dira hasiera batean Janssenekin txertoa hartu dutenei zitazioa egiteko
camera_alt Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) azken txosten Epidemiologikoak, COVID-19aren aurkako prebentzio-neurriekin jarraitzearen garrantzia azpimarratzen du: pertsonen arteko distantzia, maskararen erabilera barnealdeetan eta distantzia mantendu ezin denean, baita txertaketa ere. Txostenak gomendatzen du arreta berezia jartzea pertsona kalteberen inguruan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).