2021ko azaroaren 10a

Epidemiologia eta Osasun Publikoko Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroaren (CIBERESP) jardunaldi batzuk koordinatzen ditu O-NOZek

Bihar, osteguna, eta ostiralean, hilak 12, egingo dira Iruñean, aurrez aurreko saioetan eta online parte hartzeko aukerarekin

Epidemiologia eta Osasun Publikoko Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroak (CIBERESP) epidemiologia klinikoari buruzko jardunaldiak egingo ditu ostegun honetan, hilak 11, eta ostiralean, hilak 12, Iruñean. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak antolatu du jarduera hau, Cochrane Iberoamericano Zentroaren (Bartzelona) laguntzarekin. Helburua da profesionalak eta, oro har, gizartea kontzientziatzea osasun-arazoen ikerketa epidemiologiko eta kliniko zorrotz baten beharraz, eta emaitzak modu zintzoan zabaltzearen garrantziaz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).