2021ko azaroaren 9a

Nafarroako Gobernuak "Nafarroa Koloretan 2021" sariaren deialdia egin du

Aitortzen du migratzaileek komunitateari egiten dioten ekarpena eta bizikidetzaren eta kultura-aniztasunaren aldeko ekimenak

Nafarroako Gobernuak, La Caixa Fundazioarekin eta Caixabankekin elkarlanean, "Nafarroa Koloretan 2021" sariaren deialdia egin du. Sariak hainbat kategoria izango ditu, eta migratzaileek Foru Komunitateari egindako ekarpena aitortzen du, baita bizikidetza eta kultura-aniztasuna Nafarroaren garapen-faktore gisa nabarmentzen dituzten ekimenak eta jarduerak ere. Deialdia asteazken honetan argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta 5 kategorietan hautagaitzak proposatzeko epea azaroaren 18an amaituko da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)