EOSOL Taldera egindako bisitan, berriztagarrien sektorean aplikatutako ingeniaritzaren arloan Nafarroak duen indarra nabarmendu du Irujo kontseilariak
Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Izaskun Goñi Enpresa Politika, Nazioarteko Proiekzio eta Lan zuzendari nagusiarekin batera, EOSOL Taldeak Mutiloan dituen bulegoetan izan da astearte honetan. Enpresa nafarrak ingeniaritza-zerbitzuak eskaintzen ditu eta energia berriztagarrien merkatuan presentzia handia du. 500 pertsonatik gorako lantaldea du Europa, Afrika, Amerika eta Asian banatuta, eta Iruñean 40 ingeniari baino gehiago kontratatzeko asmoa du.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.