2021ko urriaren 29a

BPG %1'8 hazi da Nafarroan urtearen hirugarren hiruhilekoan

Datuak agerian uzten du jarduera ekonomikoak suspertzen jarraitu duela udan
La consejera Saiz presenta los datos del PIB del tercer trimestre Irudi galeria

Nafarroako Barne Produktu Gordina (BPG) %1'8 hazi da aurtengo uztaila eta iraila bitartean. Kopuru hau hazkunde-joera kontinuista adierazten du, nahiz eta igoera urteko bigarren hiruhilekoan erregistratutakoa baino zerbait txikiagoa izan. Hala ere, datu horrek erakusten du jarduera ekonomikoak suspertzen jarraitu duela udako hilabeteetan.

Iazko hirugarren hiruhilekoari dagokionez, BPG nafarraren hazkundea are handiagoa da, % 4,1eko zifrarekin, duela urte beteko eszenatokia ez izan arren guztiz adierazgarria alderaketa egiteko orduan, bereziki une hartako pandemia kontrolatzeko baldintzak kontuan hartuta.

Datu hauek Ekonomia eta Ogasuneko Kontseilaria den Elma Saizek eman ditu gaur jakitera prentsaurrekoan eta azpimarratu du “ekonomia berreskuratzeko erritmoa ebaluatzeko orduan, egokiagoa dela datuak 2019 ekitaldiarekin alderatzea”. Horrela, Saizen esanetan, “2019ko laugarren hiruhileko BPG hartzen badugu erreferentziatzat, ekonomia zein erritmotan doan baloratzeko, ikusten dugu Nafarroako jarduera pixkanaka covid aurreko mailara hurbilduz doala. BPG adierazlearen arrakala - % 2,3ra arte estutu da, hau da, ehunekoetan urteko bigarren hiruhilekoan baino 1,7 puntu gutxiago, foru ekonomiaren pixkanakako normalizaziorako egoeraren isla izanik”.

Nafarroako jarduera ekonomikoaren hazkundea azaltzeko orduan, faktore ezberdinen artean, zerbitzuen dinamismo nabarmena aipatu behar dugu. Bultzada agerikoa izan da arlo ezberdinetan, esaterako ostalaritzan, kulturan, aisialdian edo turismoan, pandemiak eragindako murrizketen hilabeteak igaro ostean. Alderdi honi dagokionez, Saizek esan du “zerbitzuen susperraldiak enplegu zifren ageriko hobekuntza ekarri duela. Gizarte Segurantzak 3.900 kotizazio gehiago erantsi ditu aurtengo orain arteko epean eta ERTEko langile gehienak dagoeneko bere lanpostuetara itzuli dira”.

Industriaren mantsotzea

Industria jarduera, bere aldetik, moteltze sintoma batzuk jasaten hasi da. Industriaren ekoizpena % 15,0 jaitsi da uztailean eta abuztuan, eta negozioen zifra, % 20tik gora.

Industria jarduera honen berreskurapena uste baino zertxobait gehiago atzera liteke, kontrako faktore ezberdinak baitaude jokoan, adibidez faktura energetikoa garestitzea edo etenaldiak, eskaintza eta demanda arteko desdoitzeak direla eta gertatutakoak hornidura kate globaletan, horrela lehengai eta garraioko prezioak igotzea eraginez.

Inflazioaren mehatxua

Demandaren hazkunde azkar eta biziaren egungo testuingurua oinarri izanik, eskaintzen talkak inflazioa hedatzera daramaten eragina izaten ari dira eta Kontseilariaren esanetan, “alarmak piztera heldu da”, izan ere, Saizek esan duenez, “egia izan arren azpian dagoen inflazioa une honetan balio eutsietan mantentzen dela, % 1,0 inguru, azken hilabete hauetan marraztu duen gorakadak adierazten du prezio energetikoen igoera erosketa saskiaren osagai egonkorrenera hurbiltzen hasi baino ez dela egin”.

Arlo honi dagokionez, Nafarroako Gobernutik estimatzen da inflazioa goian mantendu ahal izango litzatekeela hurrengo urtearen beranduko unetara arte, arintze aldera eginez pandemiak eragindako eskaintza eta demanda arteko distortsioak zuzentzen doazen heinean. Hala ere, Exekutiboko arlo ekonomikotik ez dituzte alde batera utzi nahi izaera estrukturala iturri duen hedapen baten aurrean gaudela dioten hitzak.

Balantzea eta aurreikuspenak

Saiz Kontseilariak arbuiatu du Nafarroak gaur egun “agertoki bikain bat duela jarduera ekonomiko zein enpresarialerako, beraz, 2021 eta 2022 urtetan zehar berreskurapena mantentzea espero da, familiek metatu dituzten aurrezkiak, enpleguaren hazkundea, interes mota baxuak eta estimulu fiskalak kontuan hartuta”.

Jakinarazitako aurreikuspenaren arabera, ekonomia nafarra itzultzeko moduan legoke bere krisi-aurreko baliotara 2022ko lehen seihilekoan, baina Kontseilariak ohartarazi du egungo eszenatokiak dituela hainbat arrisku eta ziurgabetasun, datozen hiruhilekoetarako ikuspegiak okertu ahal izango lituzketenak. Arriskuen artean, aipatu ditu garapen bidean dauden herrialdetako txertaketaren aurrerapen motelagoa eragiten ari diren sanitarioak, eskaintzaren talkak, inflazioa eta krisi energetikoak munduko ekonomiarako oinarri den ekonomia txinatarrean eragin duen moteltzea.