Descárgate la app
Nafarroak aitortu egin du El Caracol elkarteak Mexiko Hiriko etxerik gabeko pertsonekin duen konpromisoa
2021ko urriaren 26a
Nafarroak aitortu egin du El Caracol elkarteak Mexiko Hiriko etxerik gabeko pertsonekin duen konpromisoa
Luis Enrique Hernández, director de El Caracol, ha recibido este martes de manos de la Presidenta de Navarra, María Chivite, el Premio Internacional Navarra a la Solidaridad, en reconocimiento a la atención sanitaria, educativa y social prestada por esta asociación a las personas que viven en las calles de Ciudad de México.
Luis Enrique Hernández, El Caracol elkartearen zuzendariak, Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria jaso du astearte honetan Maria Chivite Nafarroako Lehendakariaren eskutik, elkarte horrek Mexiko Hiriko kaleetan bizi diren pertsonei ematen dien osasun-, hezkuntza- eta gizarte-arreta aitortzeko.
Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan ospatutako entrega-ekitaldian aitortu dira Foru Komunitateak “kaleko herritarrei” emandako bere laguntza integralaren babesa, elkartean bertan sortutako terminologiaren arabera, eta bozgorailu jarduera, ezagutzera emateko desberdintasuna jasaten duten pertsonen erreskate inklusibo baterako beharra eta eskubidea.
Maria Chivite buru izanik, ekitaldira bertaratu dira halaber Sariaren entitate ko-antolatzailea den Laboral Kutxako Txomin Garcia lehendakaria; Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria; José Luis Arasti, Gobernuaren Ordezkaria Nafarroan; Carmen Maeztu, Eskubide Sozialetako kontseilaria, eta Juan Cruz Cigudosa Unibertsitate, Berrikuntza eta Transformazio Digitaleko kontseilaria.
2002an sortutako sariaren helburua da nazioarteko lankidetzaren esparruan eta sektore hala nola herrialde kaltetuenen aldeko garapenean eta borrokan eginiko bere jarduera boluntarioagatik nabarmentzen diren pertsona, GKE edo erakunde ezberdinen lana aitortzea. Gainera sariak Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) eta mundu bidezkoago baten sorrera bultzatzen ari direnen lana aitortzea biltzen du.
“El Caracol” irabazi-asmorik gabeko erakunde hiritar bat da, 1994an fundatua, zeinen misioa “kaleko eta esklusio arriskuko herritarren ikusgarritasuna eta gizarte inklusioa bultzatzea” den. 27 urteko ibilbidearekin, kalean bizi diren gazteei hezkuntza eredu bat eskaini dien lehenengo erakundea izan da; horrez gainera, hezkuntza material espezializatua eta kaleko pertsona hezitzaileentzat hezkuntza curriculum bat editatu ditu, zein dagoeneko 3.500 pertsonengana helarazi den, soilik azken 3 urtetan.
Nafarroaren DNA
Bere mintzaldian, Chivite Lehendakariak kale gorriko solidaritatearen balioa erreibindikatu du, oparitzen dena liburuekin, elikagaiekin eta konpainiarekin: “Laguntza ekonomikoa eta diskurtso handizaleak baino askoz gehiago da. Solidaritatea lehenik eta behin herritarren, erakundeen eta pertsona guztien erantzukizunean datza zeren desberdintasunak gainditzea eta pobrezia ezabatzea, guztion mesederako zeregina da”.
Ildo horretatik, Lehendakariak hausnartu du oparotasuna kontzeptuari buruz, “desberdintasuna gainditu ezean ezinezkoa baita oparotasuna lortzea. Zeren gizarte baten hazkundea ez da neurtu behar soilik termino ekonomikoetan. Gizarte adierazleak era berean garrantzitsuak dira. Ezer gutxi balioko du hazkundeak hazkunde ekonomikoa ez bada bidezkoa, berdin banatua eta herritarren multzo guztietara iristen ez bada”.
Chivite Lehendakariak azaldu du Nafarroa, Espainiako pobrezia tasa urrieneko komunitatea eta Europar batasuneko hamargarrena izan arren, “ez dela konformatzen. Erronka gehiago hartzen ditugu –gogorarazi du- zeren desberdintasuna dagoen bitartean lana dago egiteko. Eta Nafarroak bere DNAren baitan darama solidaritatea, ez bakarrik gure hurbileko ingurunean, baita Espainiako eta munduko gainerako eremuekin ere”.
Bere aldetik, Luis Enrique Hernandez “El Caracol” erakundeko zuzendariak errepasatu egin ditu bere elkarteak ia hiru hamarkadako ibilbidean garatu dituen jarduerak; horien artean “diskriminazioa eta giza eskubideen urraketa larriak etengabe gaitzetsi izan dira; garbiketa soziala, familia bereizketa, poliziaren indarkeria, derrigortutako erakundetzea, etab. adibide soilak dira hezitzaileek bidezkoagoa den mundu bat sustatzeko helburu xume baten eskutik landu nahi izan dituzten egoeren artean”.
COVID-19aren izurriak, ahaztu gabe epe honetan “El Caracol” 3.000 pertsona inguru artatzera heldu izan dela, “erabat agerian jarri ditu kale-eremuetan bizi direnen desberdintasunak, infekzio-fokotzat hartu ziren eta Estatuaren indarkeria modu nabarmenagoan jasan zuten”, azaldu du Hernandezek. “hemen egotea, esan du amaitzeko, mundu osoko kaletan bizi diren pertsonen izenean giza eskubideen eta bizitza duinaren aldeko kultura eraldaketa bultzatzeko aukeraren aitorpen bat da”.
Amaitzeko, “El Caracol” elkarteko zuzendariak esker ona adierazi nahi izan die Nafarroako “Nuevo Futuro” erakundeari, zeinek proposatu zuen “El Caracol” sarirako hautagaia izatea, “ikusteagatik argudio bat gure arreta-ereduan Sariarekin aitortza jasotzeko”.
Maeztu kontseilaria eta Laboral Kutxako lehendakaria
Maeztu kontseilariak gogorarazi du Nafarroa Nazioarteko Sariaren helmena, zeinek sendotzen duen Nafarroako Gobernuak eginiko apustua Nazio Batuetako 2030 Agendako Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzeko.
Saria berreskuratzeak dakarkion poztasunarekin batera, iazko COVID-19ak eragindako etenaldiaren ondoren, Maeztuk errepasatu egin ditu “El Caracol” elkartearen ekintza nagusienetako batzuk, horietako asko kaleko herritarren artean izurriarekin lotutako zailtasunekin egokituak eta, zehazki, azpimarratu du “hezitzaileen prestakuntzaren zeregin garrantzitsua, haurrekin, nerabeekin, desgaitasuna duten pertsonekin eta Mexikoko kaletako leku babesgabeetan bizi diren familiekin eginiko aurrez aurreko lana ahaztu gabe”.
Laboral Kutxako Txomin Garcia lehendakariak adierazi du ohore bat dela bere erakundearentzat “beste urte batez, sari honen baitan egotea Nafarroako Gobernuarekin batera, zeinekin partekatzen dugun lan solidarioa babesteko eta aitortzeko borondatea”. Garciak azpimarratu egin du “El Carcacol” azken hilabetetan betetzen aritu den zeregina, “zeinetan, zoritxarrez, ‘etxean gera zaitez’ protokoloa ez zen balizko aukera bat kaleko herritarrentzat. Lan boluntarioaren bere ikuspegiak dimentsio eredugarri bat hartu du. Nire aitortza hitzak ez inola ere nahikoak horrelako jarrera kementsu eta itzelaren aurrean”, arbuiatu du.
Aurreko ediziotan saritutako pertsonak
Aurreko ediziotan Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak aitortza hau eman izan die askotariko jatorri eta profila duten erakundeei eta pertsonei, bere baitan duen saria 25.000 eurokoa izanik. 2919ko azken edizioan aitortu zen ibilbidea Nazioarteko Emaus Mugimenduarena, ordezkaria izanik Patrick Atohoun bere lehendakaria, eraldaketa sozialerako eta ingurumen arloko justiziarako bere lanagatik.
Halaber jaso izan dute aitortza: Muhamad Yunus Bakearen Nobel Sariak; Kalkutako Karitatearen Ahizpa Misiolariek; Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitak; Uganda Network of Aids Service Organisations (UNASO) izendatuak; Fede eta Poztasunaren Nazioarteko Federazioak; “San Juan de Dios” Ospitaleko Ordenak; Wassu Gambia Kafok eta Mama Samathek; Ekuadorreko Aguarikoko Bikariato Apostolikoa-Misio Kaputxinoak hala nola Isabel Martinek- Creative Handicraft.
Halaber saria jaso zuten Manuel E. Patarroyo Murillo irakasleak; ‘Mama Tunza’ bezala ezagutzen den Kenyako Dimina Khasialak; Argentinan Giza Eskubideen alde lan egiten duen Martha Pelloni Ahizpak; Juan Ciudad Fundazioak eta bere langiletako batek, hau da, Paciencia Melgar Ahizpak, Ebola bezalako gaixotasun ahaztuak jasaten dituzten pertsonekin eginiko bere lanagatik, eta “Vía Campesina” erakundeak, 73 herrialdetan presente egoteaz haratago lau kontinentetan finkatutako mugimendu sozial mundiala, gainera Foroetan eta FAO bezalako Nazioarteko Erakundetan solaskide ospetsua dena. Azken edizioan, lau ekintzaile afrikar saritu ziren: Theresa Kachindamoto, Malawikoa; Hulo Guillabert, Senegalgoa; Victoria Nyanjura, Ugandakoa, eta Oumou Sall-Seck, Malikoa, giza eskubideen aldeko bere lanagatik Afrikan, guztien zeregina aitortzen duen baterako hautagaitza batean.