2021ko urriaren 25a

Nafarroan errepresio ekonomikoak 1936tik aurrera izan zuen eragina aztertu du liburu batek

Cesar Layana Ilundainen 'Expolio y Castigo', Kulturak argitaratua, matxinatuekin bat ez zetozen pertsonek jasan zituzten neurri ekonomikoak jorratzen ditu
César Layana, autorea, eta Joaquim Llansó.
César Layana, autorea, eta Joaquim Llansó.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundeak Expolio y Castigo. La represión económica en Navarra, 1936-1945… 1966 lana argitaratu du, Cesar Layana Ilundainen eskutik, Historian doktorea dena. Bertan, militarren, karlisten eta falangisten koalizioak Gerra Zibilean eta gerraosteko lehen urteetan ideologia eta klase sozial desberdinetako familia eta pertsona nafarrengan eragindako errepresio ekonomikoak izandako inpaktu soziala aztertzen da.

Obra aurkezteko ekitaldia gaur egin da Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, Joaquím Llanso Artxibo eta Ondare Dokumentalaren Zerbitzuko zuzendariaren eta César Layana Ilundain egilearen eskutik.

Liburuak Nafarroaren kasuan jartzen du arreta, eta zehatz-mehatz azaltzen ditu hainbat jarduera, hala nola isunak eta jabetzak konfiskatzea, kargu publikoak betetzeko desgaitzea edo matxinatuen etsai gisa hartutakoak jarduera pribatuetatik kaleratzea.

Cesar Layana azalpen bat bilatzen saiatu da “gerrarekin hasi eta diktadura frankistarekin jarraitu zen prozesu historiko konplexuari”, erakunde editoreak azaldu duenez, gaineratuz “autoreak bere argumentuak lan sakon batetan oinarritzen duela”, Nafarroan garatutako ikerketetan eta artxiboetan eta hainbat testigantzetan.

Historia saileko 141. zenbakiari dagokio argitalpena, eta 500 aleko tirada du. 20 euroren truke eros daiteke Nafarroako Gobernuaren argitalpen-dendan (Navas de Tolosa kalea, Iruña) eta liburu-dendetan.

Obraren edukia

Monografikoa sei kapitulutan egituratzen da. Lehenengoan errepresio ekonomiko instituzionalizatuaren testuinguru zabala azaltzen da. Egileak adierazten du Nafarroa izan zela lehen unetik matxinoen kontrolpean geratu zen lehen probintzietako bat. Era berean, matxinatuen finantza-beharrak eta baliabideak eskuratzeko premia aztertzen ditu, hiru mekanismoren bidez: harpidetzak, zergak ordaintzea eta agintariek ezarritako zehapenak.

Bigarren kapituluak errepresio ekonomikoaren arloko legeriaren garapena eta aplikazioa aurkezten ditu Nafarroan, zehazki, 1936ko irailaren 13ko 108 dekretutik, 1937ko urtarrilaren 10eko lege-dekretutik eta 1939ko otsailean aldarrikatutako eta 1942an erreformatutako Erantzukizun Politikoen Legetik eratorritako neurriak.

Hirugarren kapituluan errepresaliatuak aztertzen dira, bai eta zigor-instantzien aurrean egiteko arrazoiak ere. Layanak azaldu duenez, "Nafarroako populazioaren gutxiengo hura zigortzea zen helburua, ordena tradizionala zalantzan jartzera ausartu baitzen jarduera politiko eta sindikalaren, bere lanbidearen jardunaren, erlijio-jarreren eta jokabide pribatuaren bidez".

Espedientepean dauden pertsonen aurkako akusazioen oinarri izan ziren txostenak jorratzen ditu laugarren kapituluak. Azterlanean defendatzen den hipotesia da txostenek kontrol-mekanismoaren funtzioa izan zutela, nahiz eta horietan hainbat argudio egon hori justifikatzeko.

Bosgarren kapitulua errepresioaren gogortasuna pairatu zuten pertsonen defentsa-estrategiei buruzkoa da, hala nola espedientepekoak edo zehapena jaso zutenen senitartekoak. Familien interesak defendatzeko estrategiak garatzeko beharra izan zuten emakumeen sendotasunari buruzko atal bat ere sartu da.

Amaitzeko, errepresaliatuek eta haien familiek jasan zituzten kostuei buruzkoa da seigarren kapitulua, eta zaila da hori kuantifikatzea,