Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak lore-eskaintza batekin gogoratzen ditu terrorismoaren biktimak ETAren amaieraren hamargarren urteurrenean
2021ko urriaren 20a
Nafarroako Gobernuak lore-eskaintza batekin gogoratzen ditu terrorismoaren biktimak ETAren amaieraren hamargarren urteurrenean
Baluarteko plazan dagoen Biktimen Monumentuak, Nafarroako Gobernuaren ekitaldi instituzionala hartu du gaur, ETA talde terroristaren amaieraren hamargarren urteurrena ospatzeko. Maria Chivite Nafarroako lehendakaria izan da ekitaldiaren buru, eta berrogei pertsona inguru izan dira bertan, Foru Komunitateko ordezkari politiko, sozial eta segurtasun indarren ordezkariak tartean.

Indarkeriarik gabeko hamar urte hauek eta talde terroristak hamarkada askotan Nafarroan eta Espainia osoan utzi dituen biktimak gogoratzeko, Gobernu-bileran gaur goizean bertan Foru Exekutiboak onartutako adierazpen instituzionala irakurri du Chivite Lehendakariak. Era horretan, taldearen indarkeria “bidegabea eta ez-legitimoa” gogorarazi du, eta Foru Exekutiboak “ETAren biktimei babesa eta arreta ematen jarraitzeko konpromisoaren berri eman du, biktimen eta haien familien duintasuna eta memoria bortxatzen dituen edozein ekintza baztertuz”.
Ildo horretan, Lehendakariak “iraganarekiko memoria anitza eta kritikoa sustatzeko beharra azpimarratu du, ETAren biktimei egindako bidegabeko kaltea aitortzean oinarrituta”. Horretarako, Gobernuak erabaki du belaunaldi berrien artean terrorismoaren inpaktuaren ezagutza sustatzea, Memoria duten Eskolen Sarearen bitartez, Bakearen eta Bizikidetzaren alde; Eskutik programaren bitartez, “ikasgeletan terrorismoaren biktima hezitzaileak egotea bultzatuz”; eta terrorismoaren historiaren inguruan Nafarroako curriculumean ematen diren unitate didaktikoen bidez.
Adierazpen instituzionala Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok irakurri du euskaraz. Adierazpena irakurri ondoren, Lehendakariak eta Ollo kontseilariak lore-eskaintza zuzendu dute Biktimei egindako Monumentuaren aurrean, eta ekitaldian izan diren pertsona guztiek babestu dute. Tartean egon dira Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Unai Hualde; Nafarroako Gobernuko delegatua, José Luis Arasti; Herriaren Babeslea, Francisco Javier Enériz; Gobernuko bi lehendakariordeak, Javier Remírez eta José Mª Aierdi; Gobernu-taldeko zati handi bat. Hitzorduan izan dira, halaber, hainbat foru parlamentari eta Francisco Martinez Nafarroako Komandante Militar Koronela.