2021ko urriaren 19a

Herritarrek parte hartzeko jardunaldi irekiak hasi dira, klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko tokiko planak egiteko

Nafarroako 1.300 pertsonak baino gehiagok eman dute beren iritzia LIFE-NAdapta proiektuaren esparruan egindako inkesta baten bidez 

Astelehen honetan egin da herritarren parte-hartzeari buruzko 18 jardunaldi irekietako lehena, klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko tokiko planak egiteko, LIFE-NAdapta proiektuaren esparruan.  Iruñerriko metropoli-eremutik kanpoko udalerriei (Belaskoain, Bidaurreta, Oltza Zendea, Etxauriko Etxarri eta Etxauri) dagokien inaugurazio-saioak Sakana, Erriberagoitia eta Antsoain – Berriozar eremuak hartzen dituen aurkezpenarekin jarraituko du gaur.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).