Descárgate la app
Euskararen Bigarren Plan Estrategikoa, herritarren ekarpenei irekia
2021ko urriaren 19a
Euskararen Bigarren Plan Estrategikoa, herritarren ekarpenei irekia
Herritarren ekarpenetara ireki da Euskararen Bigarren Plan Estrategikoa 2020-2027, zeina Euskararen Nafar Kontseiluan aurkeztu baitzen joan den urriaren 8an, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollo eta Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregi buru zirela.
Dokumentua jendearen eskura jarriko da Gobernu Irekiaren Atarian datorren azaroak 11 bitartean. Gizarte parte hartzearen epean zehar jasotako ekarpenak aztertzean, behin-behineko idazketa osatuko da, Euskararen Nafar Kontseiluan berriro aurkezteko, honek jakitera eman dezan. Aurreikusten denez, Nafarroako Gobernuak Euskararen II. Plan Estrategikoa (2020-2027) urtea amaitu aurretik onartu lezake.
Dokumentuaren ildo estrategikoek aurreko legealdian onartutako lehenengoan xedatu zirenei jarraipena ematen die, baina oraingoan dokumentuak garrantzi handiagoa eman dio, aurreko planean baino, adostasun sozialari eta hizkuntza hobeto baloratzeari.
Alde batetik planteatzen da euskeraren erabilera soziala sustatzea alor mota ezberdinetan, esaterako aisia, kirola, komunikabideak, kultura, sare sozialak, teknologia berriak edota esparru sozioekonomikoa, besteren artean. Bestetik, errekurtsoak ematea herritar nafar guztiek aukera berdina izan dezaken euren ikasketak euskeraz egiteko, eta heldu aroan euskeraren ikaskuntza errazagoa gertatzeko. Era berean, administrazio publikoen trebakuntza hobetzea bilatzen da, horietara hizkuntza honetan zuzentzen diren herritarrei zerbitzua euskeraz emateko eta erabilera eskaintza hedatzeko. Laburbilduz, helburua da euskera balio positiboekin lotzea, gizarte kohesiorako elementu bezala, gizarte ezberdin batean.
Helburu horiek lortzeko, elkar osatzera datozen sei ardatz definitu dira, alegia: erabilera soziala, hiztun berriak, zerbitzu publikoak, adostasun soziala, ospea eta xarma, euskera agente ekonomiko bezala eta hizkuntza esparrua.
Guztira proposatu dira sei helburu orokor (ardatz bakoitzeko bat), 42 helburu zehatz eta 201 proiektu, eta 30 adierazle definitu dira, dagokien jarraipena eta ebaluaketa egiteko.