2021ko urriaren 18a

Chivite lehendakariak hezkuntza “inklusiboa, berritzailea eta aukera-berdintasunaren bermatzailea” defendatu du ikasturtearen irekieran

Navarro Villoslada BHIk, bere 50. urteurrena ospatzen duenak, 2021-2022 ikasturteari hasiera eman dio, Haur Hezkuntzako eta Batxilergoko 108.000 ikasle dituenak
Chivite lehendakariak hezkuntza “inklusiboa, berritzailea eta aukera-berdintasunaren bermatzailea” defendatu du ikasturtearen irekieran Irudi galeria

Nafarroako lehendakaria, María Chivite, buru izan da gaur Navarro Villoslada BHIn ikasturteari hasiera emateko, eta eredu “inklusiboa, hezkidetza, berritzailea, erronka eta errealitate sozial berriei erantzungo diena eta aukera-berdintasuna bermatuko duena” defendatu du.

Nafarroako lehendakaria, María Chivite, buru izan da gaur Navarro Villoslada BHIn ikasturteari hasiera emateko, eta eredu “inklusiboa, hezkidetza, berritzailea, erronka eta errealitate sozial berriei erantzungo diena eta aukera-berdintasuna bermatuko duena” defendatu du.

Iruñako alkatea den Enrique Maya; Hezkuntza kontseilaria den Carlos Jimeno; Navarro Villoslada BHIko zuzendaria den Alberto Arriazu eta gutxi gorabehera berrehun ikasle, irakasle eta Eskola Kontseiluko kidez osatutako ekitaldi honen aurrean Chivite Lehendakariak gogorarazi du 107.924 direla ikasturte honetan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko gelak betetzen dituzten ikasleak, eta horiei gehitzen zaizkie Lanbide Heziketako beste 14.000 inguru. Navarro Villoslada BHIko ikastetxean egin du, hezkuntza publiko nafarraren ikastetxe “erreferenteak” 50. urteurrena ospatzen duenean.

“Ikastetxe bikaina zarete; erreferente bat hezkuntza publikorako, kontuan hartuz zuen eskaintza, zuen kudeaketa eta ikasturtez ikasturte ikasle bakoitzak ahalik eta heziketa onena jaso dezan egindako zuen lan guztiak edota konpromisoak erakusten duten ekarpena”, aitortu du Lehendakariak.

Ikasturtearen irekiera ofizial honetan, Chivite Lehendakariak azpimarratu nahi izan du Foru Erkidegoak egin duen esfortzua bermatu ahal izateko, dagoeneko aurreko ikasturtetik, ikasleen aurrez aurreko jarduera, COVID-19aren izurriaren gorabeherak nagusitu diren ikasturte batean, birusaren hedapenak geletan ekar zezakeen eraginaren ziurgabetasuna tarteko. “Beti agertu gara aurrez aurreko jardueraren alde, gure ustean ordezkaezina delako, bereziki zailtasun gehien dituzten ikasle eta familien kasuan. Eta emaitzak erabaki hori bermatzen ari dira”, azpimarratu du. Aurreko ikasturtean ziurgabetasuna nagusitu bazen ere, Chivite Lehendakariak esan du aurtengo honetan “normaltasunerantz doazen urratsak” nagusituko direla. “Gure asmoa da, dena ondo badoa, Eguberrietako itzuleran ikastetxe bakoitza bideratzeko moduan izatea dagokien jarduera hala nola planifikazioa”, erantsi du.

Digitalizazioaren eta inklusioaren aldeko apustua

Konfinamenduan bistaratu zen bezala, teknologiaren zeregina funtsezkoa da ikasleen hezkuntza garatzeko orduan, horregatik Nafarroako Gobernua betiere teknologia orokortzearen alde mantentzen da, elementu bat gehiago izateagatik ikasle guztien “inklusioa eta berdintasuna” errazteko. Ildo horretatik, Chivite Lehendakariak azpimarratu du ikasturte irekieran Exekutiboak “banatu dituela 31.000 ekipo informatiko baino gehiago eta 3.000 gehiago eransteko asmotan dabilela; zeren arrakala digitala, arintzeaz gain, aurreikusi ere egin behar da”.

Inklusio teknologikoari eransten zaio, halaber, inklusio soziala. Beraz, ikasturte honetan abian jarri da hezkuntza programa berri bat, bere helburua izanik ohiko ikastetxetan heziketa bereziko ikasleak integratzea, horretarako gela partekatuz beste ikasle batzuekin ohikoak diren hainbat alorretan. ‘Enklabe’ izendatutako programaren helburua da, Lehendakariak azpimarratu duen bezala, inklusioa, integrazioa eta hezkidetza lantzea. Hori guztia albo batera utzi gabe Nafarroak bere ikasleengan txertatu nahi dituen beste oinarrizko irizpide batzuk, esaterako ko-hezkuntza, “funtsezko balio bat aurrerapausoak emateko berdintasunean eta ko-erantzukizunean; alegia geletan ohikoa izan beharko litzatekeen konpromiso zibiko bat”.

Navarro Villoslada BHIren 50. urteurrena

Hezkuntzak Bigarren Hezkuntzako Institutua den Navarro Villoslada hautatu du ikasturtea inauguratzeko, ikastetxe honek ikasturte honetan bere 50.urteurrena ospatzen duelako. Ikastetxea, hasiera batean, 1971eko urriaren 21ean, institutu femeninoa izanik, 1975/1976 ikasturtean mistoa bihurtu zen.

Hain zuzen ibilbidearen berrogeita hamar urte hauek ezagutzea emate aldera, ikastetxeko pasillotan argazki erakusketa dago ikusgai, Chivite Lehendakariak gaur bisitatu ahal izan duena, ikastetxeko zuzendaria den Alberto Arriazurekin eta zuzendaritza taldeko hainbat kiderekin batera.

Ikasturte honetan 930 ikasle daude 37 geletan, eguneko institutuan, eta beste 70 ikasle gau-eskolan; eskaintzen zaizkie Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa Zientziak eta Ingeniaritza edota Humanitateak eta Gizarte Zientziak adarretan. Gainera, Nazioarteko Batxilergo batekin kontatzen du. Irakaskuntza eskaintzen du G ereduan (gaztelania), A (gaztelania euskerazko ikasgaiekin) eta Bigarren Hezkuntzako gaztelania-ingelesa programa elebiduna.

Ikastetxeak jarduera estra-kurrikular ugarirekin kontatzen du, asmoa izanik ikasleei diziplina berriak ustiatzeko aukera ematea, esaterako antzerkia; bere tailerra abian jarri zen duela 40 urte eta bere antzezlanen lekuko izaten dira 5.000 pertsona baino gehiago urtean; komikia, musika (“De Coro” Proiektua eta Eskola-Orkestra lagun), kirola eta robotika, besteren atean. Eta horren harira, ikastetxeko ikasleek programatutako androide bat aritu da orkestrako zuzendari lanetan, ikasturte irekieraren ekitaldian.

2021/2022 Ikasturtea

Irailaren hasieran jakitera eman zen bezala, hezkuntza sistema nafarra  2021-2022 ikasturte honetan guztira 107.924 ikaslerentzako egoitza izango da, eta horietatik 70.226 ikasle (% 65,1) ikastetxe publikoetara joaten dira eta 37.698 (% 34,9) itunpeko pribatuetara.

Hezkuntza etapen arabera, Haur Hezkuntzak 17.676 ikaslerekin kontatuko du (11.239 ikastetxe publikoetan eta 6.437 itunpeko ikastetxetan): Lehen Mailako Hezkuntzan 42.093 ikasle daude matrikulatuta, eta horietatik 27.764 ikastetxe publikoetan eta 14.329 itunpeko ikastetxetan banatuko dira; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) 28.661 ikasle daude (17.670 ikastetxe publikoetan eta 10.991 itunpeko ikastetxetan) eta Batxilergoan, matrikula kopurua 8.933ra heltzen da (5.359 ikastetxe publikoetan eta 3.574 itunpekoetan).

Hizkuntza ereduen arabera, A eta G ereduetan guztira 82.152 matrikula daude, aldiz B eta D ereduetako matrikulak 26.635 izanik. Gainera, Hezkuntza sistema nafarreko 35.874 ikasle Ingelesezko ikaskuntza programan (PAI) jardungo dira ikasten, eta horietatik 33.629 matrikulatuta daude A eta G ereduetan eta 2.245 B eta D ereduetan.

Lanbide Heziketako ikasturtea 13.800 ikasletik gorako zifrarekin jarriko da abian formatu ezberdinetan: presentziala (11.982), erdi-presentziala (218) eta on line (1.650); horrek % 100 inguruko okupazio maila suposatzen du. Mailen arabera, Oinarrizko LH gutxi gorabehera % 10 ordezkatzera dator, Erdi Mailako zikloak % 40a eta Goi Mailako Zikloak berriz, % 50a.

Hezkuntza Departamentuak mantentzen ditu 2021-2022 ikasturterako ratio eta prebentzio neurri guztiak eta berdinak COVID-19agatik 2020-2021 ikasturterako ezarriekiko (248 irakasle baliokide: 213 irakasle Haur eta Lehen Hezkuntzan eta 35 irakasle Bigarren Hezkuntzan).