2021ko urriaren 14a

Nafarroako Gobernua Boluntariotzaren II. Plana 2022-2023 prestatzen ari da, urtea amaitu baino lehen onar daitekeena

Datorren urriaren 18tik aurrera herritarren parte-hartzeari irekiko zaio, Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordean aurkeztu ondoren

Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordeak lehen bilera egin du bere osaera aldatu zenetik. Besteak beste, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko, Barneko, Kulturako, Migrazio Politiketako, Eskubide Sozialetako, Nafarroako Gazteriaren Institutuko eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendaritza nagusietako ordezkariek osatzen dute organo hori.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).