Descárgate la app
2021eko Gazte Artearen Topaketen azken txanpa
2021ko urriaren 14a
2021eko Gazte Artearen Topaketak azken txanpa izango du asteburu honetan
2021eko Gazte Artearen Topaketak, irailean zehar diziplina arteko 12 tailer egin dituztenak eta hautatutako proiektuak garatzeko tutoretzak, babesa eta jarraipena eskaini dituztenak, asteburu honetan amaituko dira erakusketa publiko batekin.
Aukerako lau modalitateen (arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, eszena eta musika esparruetako artea, diseinua eta literatura) artean hautatutako 33 proiektuak ikusgai izango dira urriak 15, 16 eta 17an Huarte Zentroan. Aurkezpenak ikusi ahal izango dira bai aurrez aurre, sarrerak erreserbatuz hemen, eta bai streaming bidez esteka honetan.
Huarte Zentroa izango da egoitza partaideentzat eta interesa duten pertsona eta artista guztientzat, bertan gozatu ditzaten erakusketak, proiekzioak, emanaldiak eta kontzertuak. Jaialdiaren amaieran hautatu diren proiektuak sarituak izango dira.
Sari banaketa datorren igandean
Bere aurkezpen publikoaren ondoren, lau modalitatetako epaimahaiak, zein osatuko den ibilbide bikaineko artistekin eta artearen kudeaketan adituak diren pertsonekin, nabarmentzekoak diren zortzi lan hautatuko ditu eta horietako bakoitzak 1.050 euroko saria jasoko du.
Era berean, Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) saiakera egingo du bere inklusioa errazteko 2021. urtean geografia nafarrari dagozkion jaialdi eta ospakizunetako programaziotan, asmoa izanik lan artistikoak bistaratu eta ekoitzi ahal izatea.
Kultura eta Kirol kontseilaria den Rebeca Esnaola eta Carlos Amatriain Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari gerentea arduratuko dira proiektu finalistak ezagutzera emateaz, segidan sari banaketari ekinez datorren urriak 17ko, igandea, eguerdian. Bestalde, hautatu proiektuek 600 euroko saria jaso dute ideiagintzak eta ekoizpenak eskatzen duten esfortzua aitortze aldera.
Gazte Artearen Topaketen XXXVII. edizioa
Edizio honetara guztira 87 proposamen artistiko aurkeztu dira, 14 eta 30 urte arteko gazteen aldetik; eta aurten 108.000 euroko aurrekontu batekin kontatu du, alegia 2020ko edizioan baino 15.000 gehiagorekin.
Gazte Artearen Topaketak, Nafarroako Gazteriaren Institutuak eginiko sustapena lagun, artearen askotariko generoen eta hizkuntzen arteko bizikidetza aldarrikatzera datoz, zeren gazteen sormena suspertzeko beharrezko errekurtsoak dira proiektu artistiko bat elaboratzeko unean.
Programaren xedea da lankidetza eta artearen sorkuntza bultzatzea, horretarako proiektuak trukatuz; baita modalitate artistiko ezberdinen arteko harremanetik sortzen diren kontaktuei bidea ematea ere.