2021ko urriaren 13a

Pilarreko zubiko eta abuztuko datu turistikoak handiagoak izan dira pandemiaren aurreko urteetakoak baino

Abuztuan Nafarroako gaualdien errekor historikoa lortu zen eta Pilareko zubian okupazioa %100 ingurukoa izan da

Pilarreko zubiaren eta iragan abuztuko balantze turistikoak emaitza positiboak utzi ditu, Nafarroan sektorearen berraktibazioan aurrera egin den erakusle. Hala, Pilarreko zubian hoteletako, landa-turismoko eta kanpinerako bungaloweko okupazio-zifrek ia okupazio osoa erakutsi dute. Bestalde, abuztuan hobekuntza nabaritu da adierazle nagusietan; ostatu-gauetan errekor historikoa izan da, 2019an baino %2 gehiago, hoteletan eta landa-turismoan %71 gehiago.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).