Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak lehen araudia onartu du Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren funtsek finantzatutako proiektuak kudeatzeko eta kontrolatzeko
2021ko urriaren 13a
Nafarroako Gobernuak lehen araudia onartu du Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren funtsek finantzatutako proiektuak kudeatzeko eta kontrolatzeko
El Gobierno de Navarra ha aprobado, en su sesión de hoy, la primera normativa para la gestión y seguimiento de los proyectos financiados con los fondos provenientes del Mecanismo de Recuperación y Resiliencia. El uso de estos fondos está condicionado a la consecución de unos objetivos predeterminados y, por ello, es necesario configurar un sistema de gestión en el que los resultados obtenidos tengan un peso determinante en las decisiones que se adopten.
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik datozen funtsekin finantzatutako proiektuak kudeatzeko eta horien jarraipena egiteko lehen araudia onartu du. Funts horiek erabili ahal izateko, aldez aurretik zehaztutako helburuak lortu behar dira, eta, horregatik, kudeaketa-sistema bat eratu behar da, lortutako emaitzek pisu erabakigarria izan dezaten hartzen diren erabakietan.
Sistema hau erreminta baten antzera konfiguratu behar da, eta bertan islatuko dira, mugarrien eta helburuen segimenduaren inguruan bete beharreko eskakizunez gain, aurrekontu-kudeaketa eta proiektu bakoitzeko jardueren auditoria-pista, kudeaketaren kalitatea ebaluatzeko aukera emango duena. Akordio horretan, gainera, beste neurri batzuetan ere aurrera egin da, gardentasunaren eta finantza-plangintza onaren printzipio komunitarioen arabera, besteak beste, interes-gatazka eta jardueren finantzaketa bikoitza saihesteko eta Estatuaren laguntzen kontrola eramateko.
Nafarroako Gobernuak araudi hau onartu du Estatuak onartu berri duenaren arabera, administrazio publikoak neurri ugari hartzea behartzen baititu, tartean, kudeaketa-prozedurak eta kontrol-eredua egokitzea eta, horrekin batera, informazio-sistema integratua konfiguratzea, Estatuko Administrazioak Europako Batzordeari itzultzeko eskaerak modu eraginkorrean izapidetzea errazte aldera.
Informazio-sistema eta Kudeaketa-plana
Kudeaketa-sistemaren diseinuan lortu beharreko helburuek duten garrantzia ikus dezakegu inbertsio bakoitzari lotutako baldintzen betearazpenaren jarraipena egiteko informazio-sistema baten sorreran; baita sistema orokorrean integratutako aurrekontu-egitura espezifikoak sortzean ere, proiektu bakoitzaren eragin ekonomikoa ikusteko aukera ematen dutenak.
Emaitzak lortzen goazen arabera egin beharreko jardueren koherentzia bermatzeko, foru-aginduz onartutako Kudeaketa Plan bat izan beharko du proiektu bakoitzak, eta bertan zehaztuko dira proiektu bakoitzarekin loturiko inbertsioak eta erreformak. Plana aurrekontu-egitura eratzeko oinarri izango da.
Laburbilduz, Nafarroako Gobernuak onartutako araudiaren bidez, Foru Komunitateko proiektuen eta inbertsioen segimendua erraztuko da, besteak beste, mugarriaren eta helburuaren kontzeptua ezarrita, eta proiektu bakoitza helburuen araberako kudeaketara, plangintza arduratsua eta prebentibora bideratuko da, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoan Nafarroari esleitutako funtsak ahalik eta gehien aprobetxatze aldera.