2021ko urriaren 13a

Lurralde kohesiorako Departamentuak 135.000 eurorekin finantzatu du Leitzako udaletxearen birgaitzea

Lanak eraikinaren estalkia eta inguratzaile termikoa hobetzea izan dira
Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusia, Jesús Mª 
Rodríguez, eta Leitzako alkatea, Mikel Zabaleta, Udaletxera egindako bisita
Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusia, Jesús Mª Rodríguez, eta Leitzako alkatea, Mikel Zabaleta, Udaletxera egindako bisita  Deskargatu irudia Irudi galeria

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Leitzako udaletxearen birgaitzea finantzatu du, 135.000 euroko zenbatekoarekin.

Toki Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendari Nagusia den Jesus Mª Rodriguezek eta Leitzako alkatea den Mikel Zabaletak duela gutxi bisitatu dute udaletxeko egoitza, eraikinaren inguratzaile termikoaren hobekuntzarako lanak ikusteko.

Lanek, Comal S.L. enpresari esleituek, 235.000 euroko (BEZ barne) aurrekontu batekin kontatu dute, eta Nafarroako Gobernuaren ekarpena 135.000 eurokoa izan da, Toki Inbertsioen Plana dela medio; kopuruaren gainerakoa udaletxeak finantzatu du.

Helburua egurrezko estalkiaren egitura finkatzea izan da, bi aldeko isurialdeak eratuz eta horrez gain instalatu dira isolamendu eta inpermeabilizazio panelak hala nola zeramikazko teilak. Gainera, lanen bitartez erretenak eta estalkiaren zorrotenak ordeztu ahal izan dira, eta berrikuntza osatze aldera, argi-zulo bat instalatu da.

Leitzako udaletxea XVIII. mendekoa da. 1915ean, biztanleriaren ugalketagatik, egoitza hedatzea erabaki zen eraikinaren albo bietan bi hegal eraikiz. Udaletxe berriaren inaugurazio ofiziala 1917ko abuztuaren 11an ospatu zen, aldi berean suertatuz herriko zaindaria den San Tiburtzioren jaiarekin. Eraikin historikoaren baitan daude udaletxeko bulegoez gain, udal eskola eta irrati-etxeko estudioak.

Gogoan hartzekoak dira Leitzan exekutatu diren jarduketa ezberdinak egungo Toki Inbertsioen Plana hala nola Nafarroako Gobernuaren Inbertsio Finantzario Jasangarrien plana direla medio. Jarduketa nagusienetako bat udal zinemaren berrikuntza izan da. Bestalde, berritu dira Amazabal kaleko sareak eta zolaketa, argiztapen publiko berria instalatu da, banda zabaleko sarbide-sareak hedatuz.