Descárgate la app
Kultura Departamentuak Nafarroako 103 herri diruz laguntzen ditu 1,25 milioi eurorekin
2021ko urriaren 11a
Kultura Departamentuak Nafarroako 103 herri diruz laguntzen ditu 1,25 milioi eurorekin
Nafarroako 103 udalerrik 1.249.702 euroko diru-laguntzak jasoko dituzte, Kultura Zuzendaritza Nagusiak ematen dituen laguntzetan, "Artea eta Kultura 2021" -guztira 103 erakunde- eta "Udal Platea Local" -30 erakunde- deialdien esparruan.
Deialdiak Nafarroako herrietan jarduera artistikoak hala nola kultur arlokoak sustatzera bideratzen dira, helburua izanik pertsona ororen sarbidea erraztea kulturan, parte hartzea sustatzea kultur alorrean eta herritarren artean sormen artistikoa eta kultur arlokoa bultzatzea.
2020an, 87 izan ziren diru-laguntza lerro hauetarako laguntzak jaso zituzten bertako herriak, eta aurten horien kopurua % 3,5 hedatu da.
“Udal Platea Local”
“Udal Platea Local” deialdiaren mesedea jasoko da tokiko 30 entitatetan; bere diru-laguntzari 702.000 euroko zenbatekoa dagokio. Ekimen honek babesten ditu, hain zuzen, Arte Eszenikoak eta Musika esparruetako udal programazioa, publikoekiko bitartekotza jarduerak, arte eszenikoak eta musika esparruetako egoitzak edota alorreko profesionalen eta enpresen kontratazioa.
Nafarroako Antzoki Sareari dagozkion udalerrietara edota esparru eszeniko baten titularrengana bideratzen da. Horrela, Nafarroako tokiko erakundeen aldetik aste eszenikoekin eta musika esparruarekin lotutako kultur jardueren garapena sustatzen da.
Laguntzen deialdi honetako ekarpen handiago bat jasotzen duten udalerriak dira Tutera (100.000 euro), Zangoza (32.291,23 euro), Atarrabia (32.123,04), Altsasu, Noain (31.366,22 euro bakoitzak), Aranguren (30.945,76 euro) eta Zizur Nagusia (30.357,10 euro).
Deialdi honek sustatzen du, gainera, udalerri bakoitzari dagokion aurrekontu zehatza, bai zifra osoetan eta bai bere herritarrei dagokiena, barruti eszenikoa osatzen duten talde profesionalen Arte Eszeniko eta Musikalak babeste aldera.
Deialdiko oinarrien arabera, laguntza hau eskuratzeko aukera izan lezakete erakunde edo entitateek zeinen bidez herriek (40.000 biztanle baino gutxiago dituztenek) zuzenean kudeatuko dituzten bere kultura jarduerak hala nola dagozkien esparru eszenikoak.
2021 Artea eta Kultura
“2021 Artea eta Kultura” deialdiaren mesedea jaso da 103 tokiko entitatetan; beraz, diru-laguntzak jasoko dituzte guztira 547.702 €-ko zenbatekoa osatu arte, zein bideratuko diren jarduera artistikoak eta kultur arlokoak sustatzera.
Laguntzek ahalbidetzen dute garatzea ikuskizunak eta arte bisualen proiektuak lotuta daudenak Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekintzaren Zerbitzutik garatu ohi diren jarduerekin, musika, lirika, literatura, antzerkia, dantza, arte bisualak, zinema eta ikus-entzunezkoak bezalako sektoretan.
Deialdiaren oinarriak kontuan hartuta, laguntza horietarako aukera izango lukete, 40.000 herritar baino gutxiagoko udalerriek, edo bestela erakunde edo erakunde ezberdinek zeinek zuzenean kudeatzen dituzten bere kultur jarduerak hala nola haiek eratutako fundazioak.
Deialdi honen helburua da Nafarroako edozein herritan kultura ohiturak eta praktikak sustatzea, eta “Udal Platea Local” deialdiak ez bezala, ikuskizunen kontratazio gastuak estaltzen ditu, talde profesionalenak eta amateur izaerako taldeenak, baita horietako exekuzio teknikoari dagozkion gastuak ere.