Descárgate la app
Nafarroak Industrializazio Plan berri bat egin du garapen ekonomiko eta sozialaren eredua eraldatzen laguntzeko
2021ko urriaren 7a
Nafarroak Industrializazio Plan berri bat egin du garapen ekonomiko eta sozialaren eredua eraldatzen laguntzeko
Maria Chivite Nafarroako lehendakariak, Raul Blanco Industriako Idazkari Nagusiari jakinarazi dio komunitateak 2021-2025 aldirako Industrializazio Plan berri bat izango duela, dagoeneko prestatzen ari dena, eredu ekonomikoaren eraldaketaren erronkei erantzungo diena. Lehendakariak adierazi duenez, “Plana bereziki beharrezkoa den une batean iritsi da, eta gobernuek eraldaketa horiek bultzatu, faboratu eta lagundu behar ditugu”. Chivitek gogorarazi du gobernu osoa buru-belarri ari dela lanean, zeharka, berrikuntzari, digitalizazioari eta eredu iraunkor eta kohesionatuari aurre egiteko, eta hezkuntza, prestakuntza eta talentua ardatz nagusiak izango direla lan horretan. Lehendakariak esan duenez, plan horrek agerian uzten du gobernuak industria sektorearekin duen konpromisoa, BPGren % 30 inguru ordezkatzen baitu.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.
ARGAZKI-OINA: Ezkerretik eskuinera: Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Raul Blanco Espainiako Gobernuko Industriako idazkari nagusia, Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Alicia Erdocian Lehendakariaren Kabineteko zuzendaria eta Hector Barbarin CNTAko zuzendari nagusia.