2021ko urriaren 6a

Iruñeko Musikaren Astea jaio da

Musikaren Hiriak, Nafarroako Kontserbatorio Profesionala eta Goi Mailako Musika Kontserbatorioak batzen dituen guneak, bere hamargarren urteurrena ospatzen du doako 10 kontzertu eta ekitaldi artistiko baino gehiagorekin Nafarroako hiriburuan
Pie de foto al final de la noticia.
Pie de foto al final de la noticia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Musikaren Hiriak 10 urte bete ditu, eta ospatuko du, Foru Komunitate osorako ateak irekiz, zenbait jarduera artistiko eta musikalekin, Musika Kontserbatorio Profesionalaren eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren eskutik.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren ekimenez 2011n sortua, Musikaren Hiria Musikaren Astea aurrera eramateko prestatzen ari da, Nafarroako musika ekosistemaren parte izateko eta, aldi berean, eskualdeko musika sektorea indartzeko, eszena sortzeari begira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)

Ezkerretik eskuinera: Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko zuzendaria, Julio Escauriaza de las Heras; Nafarroako Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui; Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasun Alorreko zuzendaria, Jorge Urdanoz Apezteguia; Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaleko zuzendaria, Mercedes Gorria Sánchez eta Musikaren Hiria Koordinatzeko Bulegoko burua, Maria Pilar Encabo Valenciano