2021ko urriaren 6a

Chivite lehendakariak azpimarratu du Nafarroak "energia berriztagarrietan lidergoa sustatzen jarraitzeko" tresnak dituela

Next Generation funtsek eta Foru Komunitatean industria berriztagarriak duen sendotasunak Agenda 2030en helburuetara hurbiltzeko balioko dute
Deskargatu irudia Irudi galeria

Erregai fosilen eta emisio kutsatzaileen kontsumoa murriztea eta energia berriztagarrien pisua handitzea da Nafarroako Gobernuaren lehentasunezko helburuetako bat, eta Europako berreskuratze-funtsen etorrerak indartu egingo du. Hala adierazi du gaur Maria Chivite Nafarroako lehendakariak Trantsizio Ekologikorako Industriaren Nazioarteko II. Kongresuaren (CITE) hasieran, Iruñean.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).