Descárgate la app
Nafarroako hamabi udalek udazken honetan aurkeztuko dituzte larrialdi plan berriak uholde arriskuari aurre egiteko
2021ko urriaren 5a
Nafarroako hamabi udalek udazken honetan aurkeztuko dituzte larrialdi plan berriak uholde arriskuari aurre egiteko
Lehen aurkezpena ostegun honetan egingo da Azagran, herritarrei irekitako ekitaldi batean
Nafarroako hamabi udalerritan aurkeztuko dira datozen asteetan uholde-arriskuari aurre egiteko larrialdi-planak. Nafarroako Foru Komunitatean klima-aldaketara egokitzeko Europako LIFE-IP NAdapta-CC proiektu integratuaren barruan, GAN-NIK sozietate publikoaren bidez uraren kudeaketan egiten ari den lanaren emaitza dira dokumentu hauek. Proiektu hori, gobernuak berak gidatzen du.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).