Descárgate la app
Landa Garapenak goi-mendiko abeltzaintzako ustiategietako esnea biltzeko laguntzen deialdia egin du
2021ko urriaren 5a
Landa Garapenak goi-mendiko abeltzaintzako ustiategietako esnea biltzeko laguntzen deialdia egin du
Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak Nafarroako goi-mendietan 2021ean behi, ardi- eta ahuntz-azienden ustiategietan esnea biltzeko zailtasunak konpentsatzeko laguntzen deialdia onartu du. Behi-aziendentzako laguntzaren gehieneko zenbatekoa 3.000 eurokoa izango da ustiategi bakoitzeko, eta ardi- eta ahuntz-aziendentzako, berriz, 450 eurokoa.
Behi-aziendentzako laguntzaren kopuru maximoa ustiapeneko 3.000 eurokoa izango da; aldiz, ardi- eta ahuntz-aziendetarako 450 eurokoa izanik.
Goi mendiko gunetan kokatutako ustiapenetan esne bilketak dakarren problematika bereziak, kontuan hartuta komunikatzeko arazoak, malda gogorrak, irisgarritasun zaila eta horrez gain, baldintza meteorologiko txarrak, ezinbestean sektoreko enpresak ekonomikoki konpentsatzeko beharra ekartzen du.
Zenbateko osoa 120.000 eurora heltzen da, 60.000 behi-esnearen ekoizpenera dedikatuetarako eta 60.000 euro berriz, ardi- eta ahutz- aziendetarako. Horrela ekiditen da jarduera ekonomiko oinarri baten desagerpena, Nafarroako landa eremuek bizirik iraun dezaten bilatuz eta kontsumitzaileek segurtasun berme onenekin lur honetan ekoitziak diren kalitatezko elikagaiekin kontatzen jarraitu ahal izatea lortuz.
Bilketarako babes honek suposatzen du ustiapenen ekoizpenari eutsi ahal izatea goi mendiko eremuetan, ekarpena eginez toki ekonomian hala nola landa-ehunaren mantenuan.
Laguntzak eskatu ahal dira azaroaren 4ra arte modu telematikoan, Nafarroako Gobernuko webgunean helburu horretarako prestatutako izapide-fitxak direla medio, edota Nafarroko Gobernuko erregistro eta arreta bulegoetan eta legez aurreikusitako beste edonolako tokitan.
Esteka honetan dago behin-aziendaren ustiapenerako tramitazioa eta beste honetan ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiapenetarako tramitea.
Baldintzak
Laguntza hauen mesedea jasotzen duenak konpromisoa hartzen du ez eragiteko deslokalizazio enpresariala; gainera, jasotako laguntzek edo diru-laguntzek suposatzen badute gutxienez bere urteko diru-sarreren % 20a, eta gutxienez 5000 euroak gainditzen badituzte, gardentasun aitorpena eskatuko da.