2021ko irailaren 30a

Nafarroako Gazteriaren Institutuak 523.000 euro bideratuko ditu gazteen partaidetza proiektuak sustatzeko

Toki-erakundeei eta gazte-elkarteei zuzendutako bi laguntza-lerro proposatu ditu erakundeak

Nafarroako Gazteriaren Institutuak (INJ) laguntzak emateko bi deialdi onartu ditu, 2022an Nafarroako gazteen parte-hartze aktiboa sustatzeko. Horretarako, 523.000 euro bideratuko dira gazteen partaidetzarako proiektuak sustatzera; horietatik 330.000 toki-erakundeek garatutako ekintzetarako izango dira, eta 193.000 gazte-elkarteek sustatutako ekimen, proiektu eta ekipamenduetarako.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).