2021ko irailaren 29a

Nafarroako Gobernuak 7,8 milioi euroko kontratua baimendu du sendagasez hornitzeko

Esparru-akordioak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroak 2026. urtera arte hornitzea aurreikusten du
Autorizado un contrato de 7,8 millones para el suministro de gases medicinales Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha aprobado, en su sesión de hoy, autorizar al Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea la celebración de un contrato, por importe de 7.889.330,94 euros, para el suministro de gases de uso médico para el periodo de 2022-2026.

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari 7.889.330,94 euroko kontratua egiteko, 2022-2026 urteetarako erabilera medikoko gasez hornitzeko.

Osasunbidea-NOZren menpeko zentroek, hala nola Nafarroako Ospitaleguneak (NOG), Lizarrako eta Tuterako Osasun Barrutiek hornidura hori hurrengo bost urteetan eskuratuko dute. Zenbateko osotik, urtean 1.413.102,96 euro (BEZa barne) erabiliko dira, honela banatuta: 1.198.351,87 CHNrako, 132.152,96 euro Tuterako alderako eta 82.598,13 Lizarrako alderako. Kontratuaren hasiera-dataren arabera aldatzen ahalko dira aurreikusitako urtekoak.

Hartzen diren gasak hauek dira: oxigeno sendagarria eta oxigeno botila eramangarriak, aire sendagarria, nitrogeno oxidoa, nitrogeno likidoa, helioa eta karbono dioxidoa. Gas horiek erabiltzen dira prozesu kirurgikoetan, ebakuntza ondoko prozesuetan, arnasbideetako gaixotasunetan, gaixoaren aireztapen lagundua behar duten tratamenduetan, hozgarri gisa (helioa erresonantzia magnetikoan) eta lagin biologikoak (nitrogenoa) kontserbatzeko metodo gisa.