2021ko irailaren 29a

2022 Planeko Nekazaritzako aseguru konbinatuak kontratatzeko 3,5 milioi onartu dira

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 2022an eta 2023ko lehen seihilekoan kontratatzen diren polizak diruz lagunduko ditu
videocam El Gobierno de Navarra aprueba un gasto de 3,5 millones para la contratación de seguros agrarios collections Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha adoptado, en su sesión de hoy, un acuerdo por el que autoriza un gasto por importe de 3,5 millones de euros para las ayudas al coste de contratación de seguros agrarios correspondientes al Plan de Seguros Agrarios Combinados 2022. Esta cuantía se destinará a la subvención de las pólizas que se contraten el próximo año y en la primera mitad del 2023.

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki du 3,5 milioi euroko gastua baimentzea Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2022 Planari dagozkion nekazaritzako aseguruak kontratatzeak dakartzan kostuei aurre egiteko. Zenbateko hori hurrengo urtean eta 2023aren lehen erdian kontratatzen diren polizetarako erabiliko da.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren deialdiaren bitartez, laguntzak eman nahi zaizkie nekazaritza-ondasunen gaineko aseguru konbinatuak (2022 Plana) egiten dituzten Foru Erkidegoko nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreko profesionalei. Hori guztia, sektoreari laguntza tresna bat eskaintzearren, teknikoki bideragarria dena eta ekonomikoki jasangarria.

Laguntzetara bidaliko diren 3.500.000,00 eurotatik, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak aurreikusi duenez, arlo hauetara bideratuko da kopuru gehien: animaliak kentzea, behi-aziendak eta belar-laboreak, udaberri-udako barazkiak zein mahastien ekoizpena.