Descárgate la app
Nafarroak pandemia aurreko ordutegi eta edukierak berreskuratu ditu
2021ko irailaren 28a
Nafarroak pandemia aurreko ordutegi eta edukierak berreskuratu ditu
La Presidenta de Navarra, María Chivite, ha anunciado esta mañana en una comparecencia de prensa que a partir de este viernes, 1 de octubre, se recuperarán en la Comunidad Foral los aforos y horarios anteriores a la pandemia de coronavirus.
María Chivite, Nafarroako Lehendakariak, gaur goizean izandako prentsa agerraldian, urriaren 1etik aurrera, ostiraletik, Foru Komunitatean koronabirusaren pandemiaren aurretiko edukierak eta ordutegiak berreskuratuko direla iragarri du.
Modu horretan, indarrik gabe utziko dira Nafarroan indarrean dauden murrizketak, oinarrizko prebentzio-neurriak izan ezik; hau da, barruko espazioetan maskara derrigorrez erabiltzea eta aire zabaleko espazioetan 1,5 metroko tartea mantendu ezin denean, eta COVID-19 duten pertsonen derrigorrezko bakartzea.
Gainera, Osasunaren Lurralde arteko Kontseiluan hartzen diren akordioak aplikatuko dira Foru Komunitatean; hots, kirol profesionalarekin eta hezkuntzarekin loturikoak. Azken arlo horretan, Lehen Hezkuntzan ez da beharrezkoa izango ikasgela osoa konfinatzea kasu positibo bat izanez gero, nahiz eta PCR probak egiten jarraituko den bizikidetza-talde osoari.
Osasun kontseilariaren foru-agindu berria ostiral honetan sartuko da indarrean, eta bertan baita ere aurreikusten da Gobernuko Departamentu ezberdinek eta beste operadore publikok eta pribatuek beharrezko antolakuntza-neurriak hartu ahal izatea, egiten diren jarduera ezberdinetan jende-pilaketak saihestearren. Era berean, beste pertsonekiko 1,5 metroko segurtasun-tartea gordetzea aholkatzen da, eskuak behar bezala garbitzea xaboiarekin edo gel hidroalkoholdunarekin, lokalak eta barruko espazioak behar bezala aireztatzea eta CO2 neurgailuak instalatzea espazio horietako airearen kalitatea neurtze aldera.
Pandemiaren ziklo-aldaketa
Chivite Lehendakariarekin batera izan da Santos Indurain Osasun kontseilaria, eta Chivitek adierazi du “pandemiaren zikloaren funtsezko aldaketa batean” aurkitzen garela, nahiz eta deia egin “arreta ez galtzeko” eta “birusarekin bizi beharko dugula konturatzeko”. Hala ere, aitortu du duela urte eta erdi pandemia hasi zenean baino “tresna eta ezagutza hobeak ditugula” eta “hobeto prestatuta gaudela eta inpaktua minimizatu dezakegula; gainera, horrela egiten ari gara”.
Ildo horretan, Nafarroan, zortzi astez segidan kasu positiboak jaisten joan dira, eta uztailaren amaiera aldera 2.993 izatetik azken astean 144 izatera igaro gara. 14 egunetan pilatutako intzidentzia 100.000 biztanleko 53 kasukoa da eta 7 egunetan 21 kasukoa. Egiten diren proba diagnostikoen positibotasun-indizea %1 ingurukoa da eta erreprodukzio-zenbakia (R0) 0,7koa. Maila asistentzialean, egun 11 pertsona daude ospitalean, zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) eta 27 plantan.
“Pandemiari aurre egiteko jauzi hori”, Maria Chiviteren hitzetan, txertoari esker izan da, eta Nafarroako gizarteak “erakutsi du elkartasuna, eskuzabaltasuna eta erantzukizuna”. Gaur egun, 12 urtetik gorako hamar pertsonatatik ia bederatzik (%88,3) txertaketa-pauta osoa eginda dute Nafarroan, eta biztanleria osoaren hiru laurdenak baino gehiagok (%77,7).
Azkenik, Chivite Lehendakariak Nafarroan koronabirusa dela-eta hildako 1.243 pertsona gogoratu ditu, baita gaixotu direnak eta egun aztarnak izaten jarraitzen dutenak ere. Maria Chivitek osasun-langileek, soziosanitarioek eta segurtasun-arlokoek denbora horretan egindako lana ere aitortu du. Eta, modu berean, Nafarroako herritarrei eskerrak eman dizkie “pazientzia eta erantzukizuna izateagatik, denbora asko izan delako eta gaizki pasatu dugula badakidalako”; era berean, “neurriak eta txertaketa betetzeko konpromisoagatik” eskerrak eman dizkie.
Jarduera presentziala berreskuratzea Osasunean
Bestalde, Santos Indurain kontseilariak azpimarratu du Osasun Departamentua orain koronabirusarekin lotuta honako hauetan arituko dela: detektatzea, zaintza epidemiologikoa, laginen sekuentziazioa eta agerraldien identifikazioa; birusak kaltetutako pertsonen osasun-laguntza; eta txertaketa, bai txertatu gabeko pertsonen bigarren aukera lantzen eta haiei hitzordu berriak ematen, bai txertaketaren estrategia nazionalean eratu daitezkeen talde berriei indartze-dosia ematen.
Horrez gain, Indurain kontseilariak iragarri du “pixkanaka pandemiaren aurreko arreta-maila eta jarduera presentzialera itzuliko direla”, osasun-administrazioko maila guztietan; hau da, osasun-zentroetan eta ospitaleetan nahiz Osasun Departamentuan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan.