2021ko irailaren 27a

Unibertsitateko ikasleentzako beka eta laguntzen deialdi orokorrerako eskaerak aurkezteko epea zabalik

Errentaren 1. atalasean dauden eskatzailentzako laguntza lerro berria zabaldu da digitalizaziorako

Dagoeneko irekita dago 2021-2022 ikasturteko unibertsitateko ikasleentzako beka eta laguntzen deialdi orokorrerako eskaerak aurkezteko epea. Nafarroako Gobernuak 3.300.000 euro erabiliko ditu horretarako. Eskabideak urriaren 28ra arte aurkez daitezke.

Ikasketetarako beka eta laguntza horiek Hezkuntza eta Lanbide Heziketaren Ministeriokoen osagarri dira, eta horien zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko da Ministerioari aurkeztutako eskaerak onartu edo ukatzea.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UHUN) ematen dituen ikasketa hauetarako ematen dira bekak edo laguntzak: unibertsitateko gradu eta master titulu ofizialak lortzeko, 25 urtetik gorakoak edo 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak.

Beka edo laguntza hauek kontzeptu hauetarako eska daitezke: matrikula, egoitza, garraioa, jantokia, espediente akademikoa, berezia eta digitalizaziorako laguntza.

Deialdi honetako berrikuntzak

Ikastaro honen deialdia cl@ve kredentzialaren, ziurtagiri digitalaren edo NAN digitalarekin egin beharko da, NAN+PIN sistema dagoeneko ez baitago martxan.

Gainera, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak mikrogune bat sortu du, unibertsitateko beken tramitazioari buruzko informazio guztia biltzen duena. Besteak beste, honako hauek zehazten dira: beka nola eskatu, ze agiri aurkeztu, laguntza motak, ohiko galderen erantzunak eta abar zehazten dira.

Deialdi honetan jasotako beste berrikuntza bat aplikazio informatiko berri bat abiaraztea da, kudeaketa arindu eta erraztuko duena. Aplikazio berri horretan, eskatzaileek baimena ematen ahalko dute Estatuko Administrazio Orokorraren eta beste administrazio publiko batzuen datu-baseak kontsultatzeko, konfidentzialtasun-bermearekin eta soilik eskatzailearen datuak errazago egiaztatzeko. Gainera, eskatzaileek uneoro jakin ahal izango dute beren eskaeraren egoera, eta kudeaketa guztiak aplikazio berri honen bidez egingo dituzte. Horrek, erabiltzaileak Administrazioarekin duen komunikazioa erraztu eta sinplifikatzeaz gain, prozesuari gardentasuna ematen dio.

Bestalde, Errentaren 1. atalasean sartuta dauden eskatzaileentzako beste laguntza bat gehitu da, ikasleak irakaskuntza eta ikaskuntza digitaleko metodologietara egokitzeko bere gain hartzen dituen gastuetan laguntzeko.

Gainera, unibertsitateko lanaldi partzialeko ikasketak egiten dituzten pertsonek aparteko laguntza lortzen ahalko dute, gainerako baldintzak betetzen badituzte. Azpimarratzekoa da, halaber, beka lortzeko baldintza akademikoak malgutzea, gaitzen duen master titulu bat lortzeko ikasketen kasuan, 6,5 eskatzetik 5 eskatzera igaro baita.